BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Martxoaren 3ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

martxoaren_3ko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2023ko Martxoaren 03a

BERRIAK

"Ohartu naiz hasi naizela euskaraz pentsatzen, seinale baikorra da"

_ohartu_naiz_hasi_naizela_euskaraz_pentsatzen_seinale_baikorra_da_

MP3 jaitsi

Tarteka, ikasle batzu hurbiltzen dira Gure Irratira, ikastaldi bat egitera, lan mundua deskubritzeko 12 edo 13 urte dituztelarik.

Eta guttiagotan agian, helduek ere bi asteko ikastaldia egiten dute irratian, euskara ikasteko, edo hobeki erran, lantzeko. Maryse Etxeverry 32 urteko Urruñarra, bi astez egon da irratian euskaraz bizi den gune batean murgiltzeko. Bere lanarekin adostuta, AEKrekin formakuntza sakona segitzen du. Ziburuko mediatekan liburuzaina den Maryse Etxeverryrekin mintzatu da Arantxa Idieder.

2023ko Martxoaren 03a

BERRIAK

"Zure hizkuntzatik kanpokoa izan" eguna bihar Baionan

_zure_hizkuntzatik_kanpokoa_izan_eguna_bihar_baionan

MP3 jaitsi

Aniztasunaren aldeko ekimena martxoaren 11a arte Baionan.

Ekitaldi horren 7.alearen programa osatzeko, 30 elkartek parte hartu dute. Elkar bizitza, errespetua, irekitasuna eta elkartasuna bezalako gaiei publikoa sentsibilizatzea dute helburua.

Preseski hizkuntzei begira irekitasuna lantzen duen Euskal Babel elkarteak parte hartzen du programazioan aurten. Marga Forestier mintzatu da Gilles Rivières-ekin.

2023ko Martxoaren 03a

KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

"Ohargabean, hunkitu nau The Fabelmans filmak"

_ohargabean_hunkitu_nau_the_fabelmans_filmak_

MP3 jaitsi

Otxanda Larzabal-Idiart Gure Irratiko zinema kronikariak bi film aipatu dizkigu:

2023ko Martxoaren 03a

BERRIKETARIAK | ETXALAR

Martxoaren 2ko Etxalar eta Baztango berriak

martxoaren_2ko_etxalar_eta_baztango_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztango berriak 8.45ean.

2023ko Martxoaren 02a

KRONIKAK
GABRIEL DURRUTY | NATURA

Belea, pika bezain ohoina eta zozoa?

belea_pika_bezain_ohoina_eta_zozoa_

MP3 jaitsi

"Behin bazen bele bat, bele bat beltza, pika bezain ohoina eta zozoa" hala hasten du Kattalin Indaburuk bere solasa Gabriel Durrutyrekin hilabete honetan.

Belea ez baita erraiten den bezain zozoa, hainbat adibide eman dizkigu Gabriel Durrutyk.

2023ko Martxoaren 02a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016