BERRIAK

"Liburu bat, euro bat" Hazparneko mediatekan

_liburu_bat_euro_bat_hazparneko_mediatekan

MP3 jaitsi

Liburu bat euro batean erosteko parada proposatzen du Hazparneko meditakekak antolatzen duen braderian, otsailaren 25a arte.

Heldu den larunbat arte, nahi duenak liburu bat erosten ahalko du euro bateko prezioan, edo aldizkari bat ere 20 zentimotan. Eta ez da bakarrik mediatekako harpidedunendako. Olatz Idoate Mediatekan izan da, Miren Etxekoparrekin solastatzeko.

2023ko Otsailaren 21a

KRONIKAK
EKE | ELEKETA

Graxi Maya kantuz "Bat eta biga eta hiru, Tomasek hola egiten du"

graxi_maya_kantuz_bat_eta_biga_eta_hiru_tomasek_hola_egiten_du_

MP3 jaitsi

Terexa Lekumberri antropologoak, aldi honetan, bi anai-arrebekin egin duen elkarrizketa ekarri digu irratira.

Duela 10 urte elkartu zen, 1941 eta 1937an sortu ziren Lekorneko Graxi Maya eta Laurent Urrutyrekin, beren aita eta aitatxi, Battitta eta Ferdinand Urruty herriko dantzari famatu gisa ezagutuak zirelako.

Mutxikoak, dantzaren transmisioa etxean eta beste aipatzen dituzte. Arantxa Idiederrek aipatu du Terexa Lekumberrirekin.

2023ko Otsailaren 21a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Otsailaren 20ko Azkaingo berriak

otsailaren_20ko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2023ko Otsailaren 20a

BERRIAK

"Behar da trufatu, probokatu, bainan ez da errespetu faltarik ukan behar"

_behar_da_trufatu_probokatu_bainan_ez_da_errespetu_faltarik_ukan_behar_

MP3 jaitsi

Uztaritzeko Hartzaro festibalaren bukaera izaten da asterte gizeneko gaualdia. Otsailaren 21ean beraz, Hiribehere eta Purguko plazen arteko desfilea izango da, dantzari eta musikariekin, eta bi plazetan ere antzerki emanaldiak.

80garren hamarkadan abiatu antzerkia, oraingo taldeak eramaten du azken 10-15 urteetan. Astearteko emanaldia aitzin, Arantxa Idieder gaztetxera joan da gaueko errepika batera, Aritz Bidegain antzezlearekin mintzatzatu da..

18.15ean Hiribehereko plazan hasiko da antzerkia, eta ondotik desfilea purgu plazaruntz. 19.30tan izango da bertan emanaldia eta zanpantzarren auzia. Ondotik erromeria Kiki Bordatxorekin.


2023ko Otsailaren 20a

BERRIAK

Senpereko bigarren itzuliarentzat, bozkatu ez dutenen gana joko dute hautagaiek

senpereko_bigarren_itzuliarentzat_bozkatu_ez_dutenen_gana_joko_dute_hautagaiek

MP3 jaitsi

Senpereko Herriko bozen lehen itzulia zen igandean. Auzapezak, Dominique Idiartek ditu emaitzak irakurri herritar frangoren inguruan Gantxiki kirol gelan.

Bere zerrenda 3. postuan da 891 bozekin, "Agir pour Saint Pée" Bernard Elhorgaren zerrenda lehen 1115 bozekin. "Hats Berri" Christophe Jaureguyren zerrenda hurbil, 35 boz gutiagorekin 2. postuan.

Panpi Mercapide bertan zen, eta hautagaien lekukotasunak bildu ditu.

2023ko Otsailaren 20a

BERRIAK

"Lekondarrak elkartzeko gunea sortu nahi genuen"

_lekondarrak_elkartzeko_gunea_sortu_nahi_genuen_

MP3 jaitsi

Lekorneko plaza eta elizaren artean da Hodia etxea. Herriaren erdi hortan duela zonbait urte Hodia etxea berritu eta bertan instalatu dute herriko etxea, posta bulegoa eta Bildu Hodian elkartea.

Herria biziarazteko elkartea da Bildu Hodian, asteazken arratsalde guziz bere ateak idekitzen ditu. Bertan kafe bat hartzen ahal dute herritarrek, liburu bat irakurri ala sinpleki herritarrekin bildu.

Arantxa Idieder bertara hurbildu da, elkarteko kide eta hautetsia den Marie Claude Larrearekin biltzeko.

Jakin elkarteak larunbat honetan Lekorneko Hodi Aldea gelan Jean François Balerdi umorista ekarrarazten duela, 8.30tan ariko da, erreserbatzeko: 06.63.77.43.82.

2023ko Otsailaren 17a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016