BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Otsailaren 17ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

otsailaren_17ko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2023ko Otsailaren 17a

BERRIAK

Hazparne inguruko herrien ihauteriak larunbatean

hazparne_inguruko_herrien_ihauteriak_larunbatean

MP3 jaitsi

Hazparnen, ihauteriak, Ezkia ikastolak antolatzen ditu, Ttattola gaztetxearekin batera.

Larunbat honetan iraganen dira egun osoko programa batekin. Goizetik karro bat herrien itzuliarekin hasiko da, San Pantzarren auzia atsaldez eta kontzertuak gauean. Jon Haritxelar, Ezkia ikastolako buraso da, Olatzekin da.

2023ko Otsailaren 17a

BERRIAK

"Helburua da lehen mailan egotea"

_helburua_da_lehen_mailan_egotea_

MP3 jaitsi

Pilotan, esku huska trinketean eta buruz buru, amaturrek Iparraldeko batzordeko 2. fasea hasiko dute asteburu honetan. Lehen fasetik, 4 pilotari igan dira bigarren mailatik lehen mailara, tartean, Sarako Izarraren kondu ari den Arnaud Harotzarene. Oraino ez du segurtatua lehen mailan segitzea eta hori izanen da bere helburua. Olatz Idoate joan de bere gana.

Partida larunbatean 17.30 Larresoron

  • Pierre Etxeberri / Arnaud Harotzarene
  • Aspuru / Zigarroa


2023ko Otsailaren 17a

KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

Bi filma, bi estilo eta bi giro

bi_filma_bi_estilo_eta_bi_giro

MP3 jaitsi

Otxanda Larzabal-Idiart zinema kronikariak, bi giro desberdineko filma ikusi ditu:

  • Babylon Hiru ordu pasa irauten duen Damien Chazellen filma nekaezina, bainan zergatik hainbeste furfuria?
  • La Montagne, Thomas Salvadorrena, lasaitzera eramaten gaituen filma.

2023ko Otsailaren 17a

BERRIKETARIAK | ETXALAR

Otsailaren 17ko Etxalar eta Baztango berriak

otsailaren_17ko_etxalar_eta_baztango_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztango berriak 8.45ean.

2023ko Otsailaren 16a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2023 02 14

adi_2023_02_14

MP3 jaitsi

Maider eta Peio, Dena, Erroka, Mindtrap, Alice, Hotel Lux, Fyrs, Wax Tailor, Kumbia Boruka, Lead Horizon, Nightweaver, Fleshmeadow.

2023ko Otsailaren 15a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016