BERRIAK

Belharra uhainaren erdian murgiltzea proposatzen duen kasko-betaurrekoa

Belharra_uhainaren_erdian_murgiltzea_proposatzen_duen_kasko-betaurrekoa

MP3 jaitsi

Kasko-betaurrekoak jarri eta laugarren dimentsioan sartu.

Errealitate birtualeko filma 3D moldean segi dezakezue. Adibidez, “Vivez Belharra” edo “Belharra Bizi” dokumentala egin du SPACE IN VR enpresak. Joan den otsailean, itsasoan gaindi ibili dira Belharra uhaina eta surflarien filmatzeko.

Gure Irratiako langileek kasko-betaurreko horiek jantzi ditugu eta 15 minutuko dokumentalaren protagonisten erdian gertatu gira. Ondotik, galderak egin dizkio Kriztof Arotzarenak SPACE IN VR enpresako Pierre Lapeyraderi.

2020eko Azaroaren 20a

BERRIAK

Tremplin musika lehiaketa molde birtualean

Tremplin_musika_lehiaketa_molde_birtualean

MP3 jaitsi

Baionako Tremplin live musika lehiaketaren 7. edizioa iragaiten ari da aurten, eta asmatzen ahal duzuen bezala, ez du aitzineko urteetako formatu bera izanen. La Locomotive eta Baionako hiriak antolatu lehiaketa molde birtualaz gozatzen ahalko da. Zuzenekorik ez, beraz, dena internet bidez eginen da, bozka ere bai. Olatz Idoatek, xehetasunak hartu ditu Maialen Bégué musika erakaslearekin.

2020eko Azaroaren 20a

KRONIKAK | BARATZEGINTZA

Garroko sagardi gaztearen lehen fruituak bildu dituzte aurten

Garroko_sagardi_gaztearen_lehen_fruituak_bildu_dituzte_aurten

MP3 jaitsi

Garro kooperatibara hurbildu da hilabate honetan ere Arantxa Idieder.

Biologikoan ari diren Lekorneko baratzezainak udazkeneko giroan dira, neguari begira ere partez. Eta sagarrondoen landa gaztearen lehen uzta ere bildu dute aurten. Elena Agerrekin hurbildu dira sagardiruntz.

2020eko Azaroaren 20a

BERRIKETARIAK | ETXALAR

Azaroaren 19ko Etxalar eta Baztango berriak

Azaroaren_19ko_Etxalar_eta_Baztango_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztango berriak 8.45ean.

2020eko Azaroaren 19a

BERRIAK

Fabrika dendak ere "klik eta bil" salmenta eredua proposatzen du

Fabrika_dendak_ere_klik_eta_bil_salmenta_eredua_proposatzen_du

MP3 jaitsi

Garai huntan denda ttipiak hetsiak direnez, aterabide hedatuena "klik eta bil" formula da. Eguberri aitzineko salmentak ez galtzeko gero ta komertsant gehiagok interneteko salmenta hasi dute: bezeroak interneten manatzen du, eta dendarat erosi gauzen bila doa.

Hautu hau egin duen Fabrika dendako Iñaki Hirigoienen ganat joan da Panpi.

2020eko Azaroaren 19a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2020 11 17

Adi_2020_11_17

MP3 jaitsi

Endika Lahaine eta Hawaiiano Kid, Antxon Sagardui, Txo, Mosh, Al’Tarba, La Vilerie, Megane Hamilton, Dirtwire, Egoism, Silverstein, Killer Be Killed, Blue Stahli

2020eko Azaroaren 18a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016