BERRIKETARIAK | AZKAINE

Otsailaren 13ko Azkaingo berriak

otsailaren_13ko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2023ko Otsailaren 13a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Otsailaren 10eko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

otsailaren_10eko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2023ko Otsailaren 10a

BERRIAK

"Xixtroak laborari kolektiboaren webgunean manatzen ahal duzu nahi duzuna, astero"

_xixtroak_laborari_kolektiboaren_webgunean_manatzen_ahal_duzu_nahi_duzuna_astero_

MP3 jaitsi

2016 urtean sortu Xixtroak kolektiboan, 26 etxalde bilduak dira.

Barazkiak, esnekiak, haragia, edota kosmetika adibidez manatzen ahal dituzue beraien webgunearen bitartez, eta ondotik astean behin, banaketa guneetan berreskuratu.

2023 hastapen huntan berrikuntzekin dator Xixtroak kolektiboa; Baionan, euskaldunen plazan lokal bat baitute. Ostiral arratsaldero manaketak banatzen dituzte, baita zonbait produktu ere saltzen nahi duenari. Horrezgain, kanpaina bat ere abiatu dute, bezero gehiago erakartzeko eta fidelizatzeko helburarekin.

Arantxa idieder hurbildu da, Corinne Miñaberri laboraria eta Peio Lacoste Xixtroak kolektiboko langilearen gana.

2023ko Otsailaren 10a

KRONIKAK
JOANES GARCIA BASURCO | MUSIKA

The Mary Wallopers, irlandar talde kontrolaezina

the_mary_wallopers_irlandar_talde_kontrolaezina

MP3 jaitsi

Dundalketik datorren The Mary Wallopers Irlandar taldea ezagutarazi nahi izan digu hilabeteko kronikan Joanes Garcia Basurkok.

Hirukote gisa abiatu den taldea, Joanesek dion bezala, kontzertuetarako zazpikote kontrolaezina bilakatzen da, umorea eta autoderisioa erabiltzea gustukoa dute.

2023ko Otsailaren 10a

BERRIKETARIAK | LEHUNTZE

Otsailaren 9ko Lehuntzeko berriak

otsailaren_9ko_lehuntzeko_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan, bi astero Pierre Guillemotonia laguntzailearen Lehuntzeko berriak.

2023ko Otsailaren 09a

BERRIKETARIAK | ETXALAR

Otsailaren 9ko Etxalar eta Baztango berriak

otsailaren_9ko_etxalar_eta_baztango_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztango berriak 8.45ean.

2023ko Otsailaren 09a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016