BERRIKETARIAK | AZKAINE

Urtarrilaren 23ko Azkaingo berriak

urtarrilaren_23ko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2023ko Urtarrilaren 23a

BERRIKETARIAK | ITSASU

Urtarrilaren 23ko Itsasuko berriak

urtarrilaren_23ko_itsasuko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenetan 8:45ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2023ko Urtarrilaren 23a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Urtarrilaren 20ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

urtarrilaren_20ko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2023ko Urtarrilaren 20a

BERRIAK

300 metro karratuko medikuntza zentroa eraikiko dute Paraguain

300_metro_karratuko_medikuntza_zentroa_eraikiko_dute_paraguain

MP3 jaitsi

5 urteko ikasketen bukaera markatzen duen proiektua da. Angeluko ISA BTP eskolatik pasatzen diren ikasleek, ibilbide hastapenetik gogoan dute, 5 urteren buruan, beste herrialde bateko Gobernuz Kanpoko Erakunde bat lagunduko dutela.

HumanÀ¢Â€Â™isa elkartearekin beraz, otsail bukaeran 62 ikasle Paraguai-ra joango dira, 6 astez, 300 metro karratuko Medikuntza Zentro bat eraikitzeko, hastetik buru. Bertako Tetcho elkartea laguntzeko dirua bildu behar dute, ondoko igandean adibidez Hiriburun mus txapelketa bat antolatzen dute.

Proiektuko Ellande Grossier eta Hugo Zubieta bi ikasleekin mintzatu da Arantxa idieder.

2023ko Urtarrilaren 20a

KRONIKAK
IKAS | PEDAGOGIA

Haizu ote da nahi den guziaren erostea edo saltzea?

haizu_ote_da_nahi_den_guziaren_erostea_edo_saltzea_

MP3 jaitsi

Aurtengo lehena, eta berri-berria gainera. Ikas pedagogia zentroko Unai Zubeldia langileak Izar Saltzailea liburua aurkeztu dio Olatz Idoateri. Eneko Bidegainek idatzia eta Anne Baskaranek ilustratua.

Xubani ideia gaitza bururatu zaio diruaren irabazteko: izarren biltzea eta haien saltzea. Hastapeneko lilura eta arrakasta iragan eta, Xuban ohartuko da bere ekintzek badutela ondoriorik ingurumenean eta jendeengan...

2023ko Urtarrilaren 20a

BERRIAK

Eñaut Elorrieta Bastidan Ezkia ikastolak gomitaturik

enaut_elorrieta_bastidan_ezkia_ikastolak_gomitaturik

MP3 jaitsi

Hazparneko Ezkia ikastola bere 50. urtemuga ospatzen ari da, hilabetero ekimen bat antolatuz.

Urtarrilaren 21ean, larunbatean 21.00etan, Bastidan kantaldi bat antolatzen dute: Lauburu taldea eta Eñaut Elorrietarekin.

Kantaldiaz xehetasunak eman dauzkigu Maite Erdozaintzik, ikastolan andereño eta buraso izan denak.

2023ko Urtarrilaren 20a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016