BERRIAK

Hazparneko San Josepe lizeokoek muntatu hegazkina airatu da

MP3 jaitsi

Hazparneko San Josepe lizeoko, B.I.A opzioa hartu duten ikasleek, ikastetxean piezaz pieza muntatu aireko ultrarina estrenatu dute 2017ko 06 22an, Parmeko aireportuan Biarritzen. "ZZ64" deitu tresnan airatu ahal izan dira.
Sebastien Bidart, "mekanizazio" erakasleak erran dauku hegazkina desmuntatua erosi zutela:

2017ko Ekainaren 26a, 17:56

BERRIAK

Egun historikoa lapurdiko arraunarentzat

Egun_historikoa_lapurdiko_arraunarentzat

MP3 jaitsi

Pilotan, plaza laxoko finalerdien emaitzak eta Waltary eta Ducassou txapeldun Armendaritzen.

2017ko Ekainaren 26a, 10:02

BERRIAK

San Frantses Xabier kolegiokoen quizz-a

San_Frantses_Xabier_kolegiokoen_quizz-a

MP3 jaitsi

Uztaritzeko San Fratses Xabier kolegioak ere euskara bultzatzen du joko baten bitartez. Kanboko San Mixel Garikoitz eta Errobi kolegioak parez pare eman dituzte eta 6 mantxa desberdinetan beren jakintzak proban eman dituzte.

2017ko Ekainaren 23a, 15:46

BERRIAK

Txoko Txoko lala, txoko txoko tete...

Txoko_Txoko_lala__txoko_txoko_tete...

MP3 jaitsi

Uztaritzeko ikastetxe desberdinek txokolateari buruzko lan bat egin dute. Tolosa herriarekin, txokolatea da ere pundu amankomuna. Gorrotxategi pastizerian, txokolatea egiten dute, hauek ekoiztu dokumental bat bermoldatu du Ikas pedagogia zerbitzuak. Eskola guzien artean gai hau lantzea hortik sortu da.

2017ko Ekainaren 23a, 15:45

KRONIKAK | BARATZEGINTZA

Proventza lurraldetik etorri fruitua

Proventza_lurraldetik_etorri_fruitua

MP3 jaitsi

Bibasse fruitua aurkezten digu Gabriel Durrutik urteko azken kronikarentzat. Kalakan:

2017ko Ekainaren 22a, 11:08

EMANKIZUNAK | IXO!

Ixo! - Falta

Ixo!_-_Falta

MP3 jaitsi

BeƱadin Lohiague, Falta taldeko kantari eta gitarista dugu gomita aste huntan Ixo! Emankizunean. Post-Rock musika hypnotikoa aurkezten digute lehen EP batekin. Hori aipatzen dugu baina baita ere beste gai ainitz gaurko saioan!

2017ko Ekainaren 22a, 11:08


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2018

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016