BERRIAK

Dantz'hadi : plazak dantzariz betetzeko helburuarekin

dantz_hadi_plazak_dantzariz_betetzeko_helburuarekin

MP3 jaitsi

Biarritzeko Maritzuli konpainiak helduentzako dantza kurtsoak proposatzen ditu ostegun arratsetan, 7.30tarik 9etarat.

Helburua da, plazak, dantzariz betetzea dantzaldietan.

Jon Olazcuaga Garibal, Maritzuli konpainiakoak, erran dauku helduentzat dantza klaseak bazirela, bainan hauek beste proiekturik badutela gibelean.

2023ko Urtarrilaren 17a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Urtarrilaren 16ko Azkaingo berriak

urtarrilaren_16ko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2023ko Urtarrilaren 16a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Urtarilaren 13ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

urtarilaren_13ko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2023ko Urtarrilaren 13a

BERRIAK

Laminosine laminen putzu sakona, oztibartarrek prestatu ikusgarria Senperen

laminosine_laminen_putzu_sakona_oztibartarrek_prestatu_ikusgarria_senperen

MP3 jaitsi

Bunuztar Xoriak, Oztibarreko dantza taldeak sortu duen Laminosine ikusgarria, emanen dute igande honetan Senpereko Larreko gelan, urtarrilaren 15ean 17:00etan.

Jenofa Bacho dantza taldeko lehendakariak aipatu digu ikusgarriaren izenburua Oztibarren atxemaiten den gune bati lotua dela.

Igandeko ikusgarriarentzat erreserbak egiteko 07 72 25 05 87rat deitzen ahal duzue.

2023ko Urtarrilaren 13a

BERRIAK

Urrup eta Klixk, Elena Eiherabideren ilustrazio koloretsuak

urrup_eta_klixk_elena_eiherabideren_ilustrazio_koloretsuak

MP3 jaitsi

Argazkietatik abiatuz ilustrazio koloretsuak sortzen ditu Elena Eiherabidek.

Sare sozialetan Urrup eta Klixk izenpean atzemanen duzue bere lana. Ez da bere lanbidea baina grafismoa eta marrazkia gustuko ditu. Lehenik plazerarentzat ari zen baina orain bezeroak baditu. Marga Forestier mintzatu da Elena Eiherabide-rekin.


2023ko Urtarrilaren 13a

KRONIKAK
JOANES GARCIA BASURCO | MUSIKA

The Smile : 2022an, pop modernoak eskaini altxorra

the_smile_2022an_pop_modernoak_eskaini_altxorra

MP3 jaitsi

The Smile taldea aipatuz abiatzen du urtea bere kroniken tartean Joanes Garcia Basurkok.

Radiohead taldeko Thom Yorke eta Jonny Greenwood eta Sons Of Kemet-eko Tom Skinner dira proiektu musikal honen erdian.

2023ko Urtarrilaren 13a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016