BERRIKETARIAK | MAKEA

Azaroaren 18ko Makea eta Lekorneko berriak

Azaroaren_18ko_Makea_eta_Lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Asteazkenero 8:45ean, Paul Mendiburu laguntzailearen berriak.

2020eko Azaroaren 18a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Azaroaren 16ko Azkaingo berriak

Azaroaren_16ko_Azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2020eko Azaroaren 16a

BERRIAK

Arberoa ikastolak Eguberriko merkatua interneten bidez eginen du aurten

Arberoa_ikastolak_Eguberriko_merkatua_interneten_bidez_eginen_du_aurten

MP3 jaitsi

Ikastola guziak COVIDak ondorioztatu egoerari egokitzen ari zaizkio, ekitaldiak, eta horien bidez, diru sartzeak atxemaiteko.

Urte guziz bezala, Arberoa ikastolak Eguberriko merkatua antolatuko du... aldi huntan, zuen manaketak interneten bidez egiteko.

Joelle Thikoipe eta Ainara Orbezua burasoekin bildu da Kriztof Arotzarena.

2020eko Azaroaren 16a

BERRIAK

Egunero etxetxo bat eraiki eta aktibitate bat eguberriko egutegi bereziari esker

Egunero_etxetxo_bat_eraiki_eta_aktibitate_bat_eguberriko_egutegi_bereziari_esker

MP3 jaitsi

Abenduaren 25eko Eguberriko eguna aitzin, egunero opari bat ukaiteko egutegien garaia da. Baigura ikastolak, egutegi berezia sortu du, haurrak egunero opari bat eraiki dezan, eta burasoekin batera aktibitate bat proposatuz.

Egunero, kartoizko etxetxo bat eraikitzeko egutegia sortu du ikastolak. Arantxa Idieder mintzatu da, Alice Guilsou Casenave buraso, eta etxetxoen sortzailearekin.

Baigura ikastolaren egutegien sortzean, Aña Carrere ere grafismo lanetan ari izan da, eta Donibane Copie inprimategiak aterako ditu. Manatzeko beraz: baigura.animazio@gmail.com azaroaren 20a aitzin.

2020eko Azaroaren 13a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Azaroaren 13ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

Azaroaren_13ko_Donibane_Lohizune_eta_Ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2020eko Azaroaren 13a

KRONIKAK | KULTURA

Yin eta Yang sinbolo ezaguna baina gaizki ezagutua

Yin_eta_Yang_sinbolo_ezaguna_baina_gaizki_ezagutua

MP3 jaitsi

Hilabetero gurekin dugu Jone Bordato shiatsularia. Aldi honetan, energetika txinatarraren oinarrian den Yin eta Yang sinboloa esplikatu dio Kriztof Arotzarenari.

Bata negatiboa eta bestea positiboa? Ez da hain sinplea.

2020eko Azaroaren 13a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016