KRONIKAK | KULTURA

Bondrée

BondrAe

MP3 jaitsi

Aines Haristoy heldu da aste huntan eleberri batekin: Andrée A. Michaud idazlearen "Bondrée" liburua.

2017ko Apirilaren 14a, 11:23

KRONIKAK | BARATZEGINTZA

Mendiak garbi

Mendiak_garbi

MP3 jaitsi

Mendietako bazterrak zikinak direla diogu. Hola ote da?

2017ko Apirilaren 14a, 11:19

BERRIAK

"Hatsa" Baionako antzokian

Hatsa_Baionako_antzokian

MP3 jaitsi

Baionako Xingar feriaren bururatzeko Baionako Antzokian, IDBko Dantza Sarean-ek bere lehen sorkuntza, “Hatsa” izeneko ikusgarria eskeiniko du igande honetan, arratsaldeko 18etan.
Maia Muruaga, Naia eta Josu Corbineau dantzari gazteekin mintzatu da, lehenik talde hau aurkezten daukute.

2017ko Apirilaren 14a, 11:19

BERRIAK

Pintxoka euskaraz ezpeletan

Pintxoka_euskaraz_ezpeletan

MP3 jaitsi

Ezpeletako Pottoka ostatu-jatetxean iraganen da ondoko Mintzapero. Euskara mintzatzeko parada, pintxoen egiten ikastean. Sabina Aguerre etxekandereak du ikastaldia animatuko. Erranen dauku zer pintxo mota eginen duten eta lehenik bere jatetxea aurkezten dauku :

2017ko Apirilaren 14a, 11:02

BERRIAK

Kortsikarrak Beltza eta Gorriz

Kortsikarrak_Beltza_eta_Gorriz

MP3 jaitsi

Kontzertu bat iraganen da, apirilaren 17an bazko astelehenez, Donibane Lohizuneko Ravel entzutegian gaueko 7ak 30tan.
Beltza Gorri abesbatzak errezebituko du Calenzanako kortsikar abesbatza. Hauek euskal kantu batzu ere elgarrekin emanen dituzte. Sartzea urririk da.
Peio Beldarain Beltza Gorri taldeko kantariak aurkezten dauku abesbatza :

2017ko Apirilaren 13a, 11:27

KRONIKAK | NIK DAKIDALA

Euskaltzaleen Topagunea

Euskaltzaleen_Topagunea

MP3 jaitsi

Federakuntza bat aste huntan Nik Dakidala kronikan, Xan Airerekin: Euskaltzaleen Topagunea.

2017ko Apirilaren 11a, 10:30


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2018

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016