KRONIKAK
JOANES GARCIA BASURCO | MUSIKA

The Smile : 2022an, pop modernoak eskaini altxorra

the_smile_2022an_pop_modernoak_eskaini_altxorra

MP3 jaitsi

The Smile taldea aipatuz abiatzen du urtea bere kroniken tartean Joanes Garcia Basurkok.

Radiohead taldeko Thom Yorke eta Jonny Greenwood eta Sons Of Kemet-eko Tom Skinner dira proiektu musikal honen erdian.

2023ko Urtarrilaren 13a

BERRIAK

San Frantses Xabier eskolaren mus txapelketa larunbatean

san_frantses_xabier_eskolaren_mus_txapelketa_larunbatean

MP3 jaitsi

Urtarrilaren 21ean antolatu du Uztaritzeko San Frantses Xabier eskolak mus txapelketa.

Urteko aktibitateak diruztatzeko, burasoen elkarteak du ekimena bultzatu. Eskolako bi ikaslerekin egon da Olatz Idoate.


2023ko Urtarrilaren 12a

BERRIKETARIAK | LEHUNTZE

Urtarrilaren 12ko Lehuntzeko berriak

urtarrilaren_12ko_lehuntzeko_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan, bi astero Pierre Guillemotonia laguntzailearen Lehuntzeko berriak.

2023ko Urtarrilaren 12a

BERRIKETARIAK | ETXALAR

Urtarrilaren 12ko Etxalar eta Baztango berriak

urtarrilaren_12ko_etxalar_eta_baztango_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztango berriak 8.45ean.

2023ko Urtarrilaren 12a

BERRIKETARIAK | SENPERE

Hilabeteko hitzorduen artean, Celia Kameniren kontzertua Senperen

hilabeteko_hitzorduen_artean_celia_kameniren_kontzertua_senperen

MP3 jaitsi

Senpereko herriko etxetik, ondoko hilabeteko hitzorduen berri eman digu Elur Alberdik:

  • Argazki lehiaketaren erakusketa, urtarrilaren 16tik otsailaren 28a arte
  • Laminosine oztibartarren ikusgarria urtarrilaren 15ean Larreko gelan
  • Lanbideen burtsa urtarrilaren 22an Larreko gelan
  • Zinema konferentzia urtarrilaren 24a, Amazoniako tribuen egoeraz
  • Celia Kameni pop soul kantaria urtarrilaren 28an

2023ko Urtarrilaren 12a

BERRIAK

"Argi guziek badutelako itzala, eta Elkanoren kasuan hala da"

_argi_guziek_badutelako_itzala_eta_elkanoren_kasuan_hala_da_

MP3 jaitsi

Argi guziek badutela itzala, eta Elkanoren kasuan hala baita, Nano Pastoralaren helburua izan da Euskal Herriaren parte hori ere partekatzea.

Larunbat arratsaldean, Azkaingo Biltoki ttipi gelditu zen Ketariatik Mundura Mixel Etxekoparrek idatzi Nano Pastorala ikusteko. Pastoralaren kodeak berriz hartuta, oren bat terdiko ikusgarria proposatu dute hiru aktore kantariek, musikariez lagunduta.

Mixel Etxekopar eta Beñat Larrori aktore kantariarekin mintzatu da Arantxa Idieder, eta ondotik publikoaren oharrak bildu ditu.

Elkanoren konkistaren inguruak, Getariako biztanleen bizipenak biltzen dituen Nano Pastorala berriz eman behar luke apirilean Xiru Festibalean.

2023ko Urtarrilaren 11a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016