EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2022 12 06

adi_2022_12_06

MP3 jaitsi

Merina Gris, Kosmai Kosin, Sistemak Arriskutsuak Dira, Hilbera, The Deer, Baiuca, François Poitou & Pumpkin, Senbeï, Jambinai, Woorms, Levels, To The Grave

2022ko Abenduaren 07a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Abenduaren 7ko Makea eta Lekorneko berriak

abenduaren_7ko_makea_eta_lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Asteazkenero 8:45ean, Paul Mendiburu laguntzailearen berriak.

2022ko Abenduaren 07a

BERRIAK

"Gure arbasoek egiten zutena berpiztea dugu helburu, zubilana egitea"

_gure_arbasoek_egiten_zutena_berpiztea_dugu_helburu_zubilana_egitea_

MP3 jaitsi

Urrunaga elkarteak antolaturik, Urruñan pasa den igandean ospatu zuten "Loraldiberri" disko eta liburu azokara hurbildu ginen, eta liburu eta diskoen artean txokolate beroa dastatzeko aukera ere izan zela bai eta Txokolateak Euskal Herrian duen historia ezagutzeko parada ere.

Bidasoa Gaineko Zubia izeneko egitasmoaren baitan antolatu da hitzordutxo hau eta egitasmoa burutzen ari diren hiru lagunekin mintzatu da Maia Muruaga; Maitena Urmeneta, Urkiri Salaberria eta Rafa Gorrotxategirekin.

2022ko Abenduaren 07a

KRONIKAK
NORA ARBELBIDE | LITERATURA

"Trikimailuen bitartez, emazte pentsalari batzu argitara ekartzen dituzte hiru liburuek"

_trikimailuen_bitartez_emazte_pentsalari_batzu_argitara_ekartzen_dituzte_hiru_liburuek_

MP3 jaitsi

Nora Arbelbide kronikariak, hiru liburuk baliatzen dituzten trikimailuak iraganeko emazte pentsalariak beren narrazioetan integratzeko azpimarratu nahi izan ditu:

  • Izurdeen aurreko bizitza À¢Â€Â“ Kirmen Uribe
  • Berriz Zentauro À¢Â€Â“ Katixa Agirre
  • Iruleak À¢Â€Â“ Garazi Albizua eta Olga Camona Peral

Hauek dira aipatzen dituzten izenak: Margaret Fuller, Nafarroako Margarita, Ines Joyes y Blake, Mary Wollstonecraft eta Rosika Schwimmer.

2022ko Abenduaren 07a

BERRIAK

"Kimua aitzakia bat da, herri mugimenduan eraman daitezen hausnarketa batzuk"

_kimua_aitzakia_bat_da_herri_mugimenduan_eraman_daitezen_hausnarketa_batzuk_

MP3 jaitsi

Ostegun honetan, Baionan hausnarketa eta trukaketa hitzordu bat proposatzen du Kimua-k.

Liburu batean bildu dituzten oinarri eta proposamen politikoak aurkezteko Euskal Herrian gaindi ibiltzen dira, "Kimua paradigma iraultzaileberri baterantz" zabaltzeko eta partekatzeko.

Herri mugimenduetan murgiltzen diren pertsona batzu elkartuta, hainbat eskas ikusten zituztelakoan idatzi dute liburua, herri mugimenduak batzea gogo lukete.

Ostegunean Baionako Epaiskan aurkeztuko dute, gaueko 7tan. Arantxa idieder mintzatu da Maite Martinezekin.

2022ko Abenduaren 07a

KRONIKAK
GABRIEL DURRUTY | NATURA

"Sagarrondoei etxearen izena ematen zitzaien"

_sagarrondoei_etxearen_izena_ematen_zitzaien_

MP3 jaitsi

Gabriel Durrutyk hilabeteko kronikan naturari begira jartzearen garrantzia azpimarratu du berriz ere, etengabe egokitzeko duen gaitasunari begira.

Bestalde Sagartzearekin batera, sagarrondoen salmentaz okupatzen baita, sagar mota desberdinak aipatu ditu. Ondomotxa sagorrondoa ezagutzen duzue?


2022ko Abenduaren 07a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016