BERRIAK

Zuen baratzekiak kutxa batean berreskuratu

Zuen_baratzekiak_kutxa_batean_berreskuratu

MP3 jaitsi

Joan den uztailetik, Senpereko Mirentxu Azkarragak bere baratzeki, arroltze edo erreximentak tresna automatiko batean salgai ematen ditu Senpereko Amotze auzoan, etxaldearen ondoan.

Mirentxu Azkarragak Panpi Mercapideri bere burua aurkeztu dio.

2020eko Azaroaren 13a

BERRIAK

Mediatekak hetsiak dira bainan maileguak segitzeko antolatu dira

Mediatekak_hetsiak_dira_bainan_maileguak_segitzeko_antolatu_dira

MP3 jaitsi

Kanboko mediatekako ateak ere adibidez hetsiak dira bainan maileguak hala ere posible dira, mediatekako webgunean hautatu eta harat bila joanez.

Panpi Mercapide mintzatu da Kati Bereterbide liburuzainarekin.

2020eko Azaroaren 13a

KRONIKAK | KULTURA

Joanes Kortxario Txipia hobeki ezagutzeko

Joanes_Kortxario_Txipia_hobeki_ezagutzeko

MP3 jaitsi

Joanes Zuhigaraitxipi “Kortsario txipia”-ren bizi kondaira egin dauku Joseba Aurkenerena kronikariak. 17garren mendearen itsas giroan sartzen gaitu Josebak, Kriztof Arotzarenarekin batera.

2020eko Azaroaren 12a

BERRIKETARIAK | LEHUNTZE

Azaroaren 12ko Lehuntzeko berriak

Azaroaren_12ko_Lehuntzeko_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan, bi astero Pierre Guillemotonia laguntzailearen Lehuntzeko berriak.

2020eko Azaroaren 12a

BERRIKETARIAK | ETXALAR

Azaroaren 12ko Etxalar eta Baztan aldeko berriak

Azaroaren_12ko_Etxalar_eta_Baztan_aldeko_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztango berriak 8.45ean.

2020eko Azaroaren 12a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2020 11 10

Adi_2020_11_10

MP3 jaitsi

Paco, Rafa Rueda, Perre feat Gatom, Skin Tortured, The Brooks, Taiwan MC, Danakil, Saro, Shaka Ponk, Deerhoof, System Of A Down, Loudblast

2020eko Azaroaren 11a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016