BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Otsailaren 15eko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2019ko Otsailaren 15a

KRONIKAK | KULTURA

Olentzeroren irudia mitologiatik merkatura

Olentzeroren_irudia_mitologiatik_merkatura

MP3 jaitsi

Joseba Aurkenerena kronikaria hilabetero Gure Irratian da, mitologiari buruzko lanketak aipatzeko. Aldi honetan Olentzero izan da aipatu duten gai nagusia Panpi Mercapiderekin.

2019ko Otsailaren 15a

BERRIAK

Nundik heldu da Uztaritzen agertu kastorea?

Nundik_heldu_da_Uztaritzen_agertu_kastorea?

MP3 jaitsi

ONCFS, Frantziako Ihizi eta fauna basaren erakundeak egin ikerketen arabera, kastore bat hurbildu da Uztaritzerat. Bazen 300 bat urte ez zela Lapurdin holakorik izan.

Nolaz? nundik etorri den eta kaltegarria ote da ingurumenarentzat? Erantzunak eman dauzkigu Jon Mujika Urteaga natura zaleak, Panpi Mercapideren galderei erantzunez.

2019ko Otsailaren 15a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Otsailaren 13ko Makea eta Lekorneko berriak

MP3 jaitsi

Astezkenero 8:45ean, BeƱat Bidegain laguntzailearen berriak.

2019ko Otsailaren 13a

KRONIKAK | ZAZUKERIAK

Bere burasoak auzitan eman ditu, bere sortzea inposatua izan zaiolako

Bere_burasoak_auzitan_eman_ditu__bere_sortzea_inposatua_izan_zaiolako

MP3 jaitsi

Bere burasoak auzitan eman ditu Rafael Samuel indiarrak. Bere sortzea ez duelako hautatu, bere izatea dudan ematen du eta bereziki munduko sortze tasa handiegia salatzeko abiatu du auzibidea.

Panpi Mercapidek aste honetako zazukerietan ematen ditu xehetasunak.

2019ko Otsailaren 13a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2019 02 12

Adi_2019_02_12

MP3 jaitsi

Diabolo Kiwi, Elena Setien, Bolbora & Aiama, Berri Txarrak, Krister Linder, Broken Brass Ensemble, James Blake, Dirtwire, O.R.k, Noiss, Front Line Assembly, Sentinels.

2019ko Otsailaren 13a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016