BERRIKETARIAK | SARA

Azaroaren 22ko Sarako berriak

azaroaren_22ko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak

2022ko Azaroaren 22a

BERRIAK

Hiriburu, etengabe garatzen den Baiona auzoko herria

hiriburu_etengabe_garatzen_den_baiona_auzoko_herria

MP3 jaitsi

Urrizpuru auzoko eskola estrenatu berri dute Hiriburun. Garatzen ari den herria da Hiriburu, gero eta biztanle gehiago ditu eta eskola ezberdinak berritzeko eta handitzeko beharra dute.

Urrizpurukoa izan da horietan azkena, Mathieu Elgoyhen, Hiriburuko axuantarekin mintzatu da Ihintza Arrieta.

2022ko Azaroaren 22a

BERRIAK

Oinak Arin dantza taldearen 60 urteak ospatzeko azken parada

oinak_arin_dantza_taldearen_60_urteak_ospatzeko_azken_parada

MP3 jaitsi

Oinak Arin dantza taldeak, Eta Orain Zer? ikusgarria udan eman zuen lehen aldiz. Elkartearen 60 urteentzat sortu zuten ikusgarria, berriz proposatzen dute, azken aldiz asteburu honetan.

Azaroaren 26an larunbatean Hazparnen izango da, aterpean udan ez bezala, Mendeala gelan emango dute arratseko 8.30tan. Lurrabio dendan Hazparnen, edo Beskoitzeko prentsa etxean erosten ahal dituzue ikusgarrirako sartzeak.

Panpi Mercapide mintzatu da Elena Eiherabide eta Jeanne Etxelekurekin.

2022ko Azaroaren 22a

KRONIKAK
EKE | ELEKETA

"Nahiago zuten amatxi emagina galdetu, ezenez eta medikua, konfiantsa gehiago zuten"

_nahiago_zuten_amatxi_emagina_galdetu_ezenez_eta_medikua_konfiantsa_gehiago_zuten_

MP3 jaitsi

Terexa Lekumberri antropologoarekin hilabatero Eleketa programarentzat bildu lekukotasunak proposatzen dizkizuegu.

  • Aldi honetan, Germaine Carrera, Pouyal espos izenekoa Ahetzeko Iturraldea etxean sortu zen 1934ko martxoaren 5ean, zazpi haurrideko familiako zaharrena zen.

Bere amatxiren berezitasunak ditugu bereziki azpimarratu kronika honetan Terexa Lekumberrirekin; xuriketaegile zen, emagina eta sendagilea, medikua baino leku gehiago zuen pertsona.

2022ko Azaroaren 22a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Azaroaren 21eko Azkaingo berriak

azaroaren_21eko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.À¯Â"¿

2022ko Azaroaren 21a

BERRIKETARIAK | ITSASU

Azaroaren 21eko Itsasuko berriak

azaroaren_21eko_itsasuko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenetan 8:45ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2022ko Azaroaren 21a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016