BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Azaroaren 18ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

azaroaren_18ko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2022ko Azaroaren 18a

BERRIAK

"Upcycling moda hori baserritar jantzientzat ere erabili nahi genuen"

_upcycling_moda_hori_baserritar_jantzientzat_ere_erabili_nahi_genuen_

MP3 jaitsi

Badu zonbait urte, Angeluko Kimua ikastolako burasoak elkartzen direla Baserritar jantziak josteko. Hastapenean, ikastolako haurrentzako eskas bat zelakoan hasi ziren, eta orain nahi duen orori saltzea proposatzen dute. Izena emateko idazten ahal duzue helbide huntara: kimua.joste@gmail.com

Haur ala heldu, asteart gau guziz elkartzen dira jostunak ikastolan. bertara hurbilduz entseguak egiten ahal dituzue. Eñaut Alfaro ikastolako burasoarekin mintzatu da Arantxa Idieder.

PDF | baserritar katalogoa 2022 (11 Mo)

2022ko Azaroaren 18a

KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

"Dokumental honekin, gaur egungo feminismoa ezagutzeko parada ekarri dit"

_dokumental_honekin_gaur_egungo_feminismoa_ezagutzeko_parada_ekarri_dit_

MP3 jaitsi

Otxanda Larzabal-Idiarten kronikan aste honetan dokumental bat, animaziozko film bat, eta streaming-ean ikusteko hiru proposamen:

2022ko Azaroaren 18a

BERRIKETARIAK | ETXALAR

Azaroaren 17ko Etxalar eta Baztango berriak

azaroaren_17ko_etxalar_eta_baztango_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztango berriak 8.45ean.

2022ko Azaroaren 17a

BERRIAK

Ruper Ordorika bere taldearekin Bixintxo elkarteak gomitaturik

ruper_ordorika_bere_taldearekin_bixintxo_elkarteak_gomitaturik

MP3 jaitsi

Beskoitzen, larunbatean azaroaren 19an kontzertu batekin idekiko du bere kultura sasoia Bixintxo elkarteak.

Bixintxo kultur gunean, elkarteak azaroaren 19an Ruper Ordorika jinarazten du bere taldearekin.

Artista ospetsua aipatu dio Beñat Eyherabide, elkarteko kideak Panpi Merkapideri.

2022ko Azaroaren 17a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2022 11 15

adi_2022_11_15

MP3 jaitsi

Hibai, Olaia Inziarte, Musde Pillikez, The Kraven, Jo Jet I Maria Ribot, Nadine Khouri, Louise Attaque, Iggy Pop, Pinpilinpussies, Rabbit Junk, Valve, Cabal.

2022ko Azaroaren 16a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016