BERRIKETARIAK | SARA

Urtarrilaren 29ko Sarako berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak.

2019ko Urtarrilaren 29a

BERRIAK

Elkartasuna Kantuz garretan joan den Zapataindeia etxekoarentzat

Elkartasuna_Kantuz_garretan_joan_den_Zapataindeia_etxekoarentzat

MP3 jaitsi

Ezpeletan elkartasun kantaldi bat antolatzen dute igandean, otsailaren 3an. Etekinak, Antoinette Etchebarne eta bere familiarentzat izanen dira, "Zapataindeia" etxea duela kasik hilabetea suak erre baitzuen osoki. Ezpeletako elizan, 5 abesbatzetako ehun bat kantarik parte hartuko dute kantaldian.

Antolatzaileetan den Jean Paul Brust, lehen auzoa da, eta Gozatuz taldearen zuzendaria. Panpi Mercapideri orroitarazi dio ezbeharra.

2019ko Urtarrilaren 29a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Urtarrilaren 28ko Azkaingo berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2019ko Urtarrilaren 28a

BERRIAK

Urtarrilaren 28ko Itsasuko berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2019ko Urtarrilaren 28a

BERRIAK

ZADeko bi biztalerekin bertako giroaren berri hartu dugu

ZADeko_bi_biztalerekin_bertako_giroaren_berri_hartu_dugu

MP3 jaitsi

Herri borrokak uztartu nahi dituen egoitza da AmbaZADa, Notre-Dames-Des-Landes-n. Uda guziz, euskaldunak bertara joaten dira antolatu brigadaren baitan, egoitza eraikitzen segitzeko, bainan ondoko udan, G7a Biarritzen izango delakoan, usaiako topaketa astea Euskal Herrian antolatzea aurreikusi nahi izan dute urtarrilaren 26ko topaketetan.

Aitzineko astean pasa ziren ZADeko bi kiderekin egon zen Arantxa Idieder, bertako egoera zertan den aipatu dute, Beasaingo bilkura aitzin.

AmbaZADa Euskal Herrian egon da egun hauetan.

ZADetik etorri dira zonbait egunez Euskal Herrira, bertako mugimendu eta elkarteak ezagutzera, eta urtarrilaren 26ko biltzarrean parte hartzeko. Zertan ZAD joan den urteko poliziaren okupazioaren ondotik? Zoin dira haien asmoak?
Hartzea Lopez, Aman Komunak kolektiboko kidearekin hitzegin dugu.

MP3 jaitsi

2019ko Urtarrilaren 28a

BERRIAK

1513an eraiki gotorleku espainiarraz hitzaldia

1513an_eraiki_gotorleku_espainiarraz_hitzaldia

MP3 jaitsi

Ostegunean urtarrilaren 31an Donibane Lohizuneko Ducontenia gelan, gaueko 7tan izanen da hilabeteko Batzokiko mintzaldia. Chateau Pignon, espainiar gotorlekua Nafarroan aipatuko du Christian Normand hizlariak.

Gaxuxa Elhorga Dargains antolatzailearekin hitzegin du Panpi Mercapidek.

2019ko Urtarrilaren 28a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016