BERRIAK

Urtarrilaren 25ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2019ko Urtarrilaren 25a

KRONIKAK | BARATZEGINTZA

Fruitu arbolen mozteko garaia da

Fruitu_arbolen_mozteko_garaia_da

MP3 jaitsi

Juan Migel Olaizola baratzeko kronikariak aste honetan, euri eta hotza izanik ere, gure baratzeetan badela zer egin aipatu dio Panpi Mercapideri.

2019ko Urtarrilaren 25a

KRONIKAK | KULTURA

"Emazte baten eguneroko bizi arrunta, etxeko kartzela bizian"

Emazte_baten_eguneroko_bizi_arrunta__etxeko_kartzela_bizian

MP3 jaitsi

Aines Haristoy literatura kronikariak, "Tenir jusqu’à l’aube" liburua aipatu du hilabete honetan, Carole Fives idazlearen eleberia. Emazte baten istoria hemen, ainitzena izaiten ahal dena, bainan enpatia handia sortzen duen pertsonaia eta eleberria.

2019ko Urtarrilaren 25a

BERRIAK

Zer egiteko gai zara 48 orenez?

Zer_egiteko_gai_zara_48_orenez?

MP3 jaitsi

Bigarren musikatxiloaldia antolatzen du "Ixo"-k. Aurten ez da lehiaketa izanen bainan desafio bat.

Urtarrilaren 25a, ostiral arratseko 8etarik igande gaueko 8ak arte. Kantu bat sortu behar da 48 orenez. Antolaketako Mattin Perezekin hitzegin du Panpi Mercapidek.

2019ko Urtarrilaren 25a

BERRIAK

Baionako Zizpa gaztetxea ongi erroztatua

Baionako_Zizpa_gaztetxea_ongi_erroztatua

MP3 jaitsi

Baionako Zizpa gaztetxeak bere hirugarren urte muga ospatuko du larunbat honetan. Eta aurten deliberatu dute Patxa Plazatik besta abiatzea arratsaldeko 4etan, animazio desberdinekin, poteo ostatuz ostatu eta gaualdia kontzertuekin gaztetxean bukatzeko.

Panpi Mercapide mintzatu da Marilou Lapeyrade gaztetxeko kidearekin.

2019ko Urtarrilaren 25a

BERRIKETARIAK | BIARRITZ

Urtarrilaren 24ko Biarritzeko berriak

MP3 jaitsi

Hilabetean behin asteazkenetan, 8:45ean Viviane Ithursarryk Biarritzeko berriak ematen ditu.

2019ko Urtarrilaren 24a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016