BERRIKETARIAK | MAKEA

Urtarrilaren 23ko Makea eta Lekorneko berriak

MP3 jaitsi

Astezkenero 8:45ean, Beñat Bidegain laguntzailearen berriak.

2019ko Urtarrilaren 23a

BERRIAK

Euskal SketchCrawlariak Hendaian elkartuko dira

Euskal_SketchCrawlariak_Hendaian_elkartuko_dira

MP3 jaitsi

Nazioarteko marrazkilarien SketchCrawl deialdia Euskal Herria osoan antolatua da azken urteetan. Aurten Hendaian da hitzordua larunbatean, urtarrilaren 26an goizeko 10etan. Momentuz izena eman dute 40 bat marrazkilarik, bainan gehiago hurbiltzen ahal litaizke.

Ekitaldi hunen antolaketan den Gorka Belaskorekin mintzatu da Panpi Mercapide.

2019ko Urtarrilaren 23a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2019 01 22

Adi_2019_01_22

MP3 jaitsi

Kuartz, Tremenda Jauria, Marmoka, Torheit, Dahlia Sleeps, Alice Merton, Guster, Wax Tailor, Line, Good Grief, Evergrey, Oomph!

2019ko Urtarrilaren 23a

BERRIKETARIAK | SARA

Urtarrilaren 22ko Sarako berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak.

2019ko Urtarrilaren 22a

BERRIAK

Libertimenduen sasoia hasten da!

Libertimenduen_sasoia_hasten_da!

MP3 jaitsi

Joan den urtean gazte talde batek deliberatu zuen Makea, Lekorne, Luhuso aldean libertimendua antolatzea. Aurten berriz motibatu dira otsailaren 3an Luhuson emaiteko goizeko 10etarik goiti. Bertsutan aritzeko Elixabet Etxandi eta Amets Arzallus gomitatu dituzte.

Luhusoko plazan hitzordua 10etan desfilearentzat, 11etan emanaldia eta ondotik bazkaria Makeako Mindegia gelan (Erreserbatzeko deitu 06.30.48.40.40) Euria bada emanaldia Makean iraganen da, Mindegiako aterpean.

Makean egiten zuten errepikaldi batean izan da Panpi Mercapide. Taula zuzendari lanetan ari den Xan Berterretcherekin mintzatu da

2019ko Urtarrilaren 22a

BERRIAK

Bihozkadaz betea, Usopop festibala hamargarrena eta azkena

Bihozkadaz_betea__Usopop_festibala_hamargarrena_eta_azkena

MP3 jaitsi

Usopop festibalaren 10.edizioa azkena izango da ezagutzen dugun formatuan. Antolatzaileek jakinarazi dute, elkarteak iraunen duela baina festibalak ez momentuko. 10.edizioarentza sortzaileen bihozkadak etorraraziko dituzte.

Anari, Asile Club, Efrim Manuel Menuck (of GY!BE), Joseba Irazoki Eta Lagunak, Lisabö, Lysistrata, Lankum, Madeleine, This Is The Kit, Lizarrieta Krono Eskalada, Los Chimberos, Martial Jesus Solis - A-side b-side dj set - Mikel Indezent DJak.

Festibaleko antolatzaile diren Joanes Garcia eta Patxi Dutournierekin egon da Marga Forestier.

2019ko Urtarrilaren 22a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016