KRONIKAK | ZAZUKERIAK

Horrelako autodefentsa ez zuen espero

Horrelako_autodefentsa_ez_zuen_espero

MP3 jaitsi

Polyana Viana UFCko borrokalaria erasotu zuenean gau hartan ez zuen horrelako erantzunik espero.

Aste honetako Zazukerien aipamenean Panpi Mercapiderekin; horregain, ardien kakari esker gau ainarak salbatuak, edota interfonoen fetixizta, bost minutuz jakin behar duzun guztia hemen.

2019ko Urtarrilaren 17a

BERRIAK

Ziburuko bestak bi asteburuz bizitzeko ordua etorri da

Ziburuko_bestak_bi_asteburuz_bizitzeko_ordua_etorri_da

MP3 jaitsi

Bi asteburuz iraganen dira Ziburuko Bixintxoak, ostiral honetan hasirik, urtarrilaren 27a arte, herriko bestak lehertuko dira.

Besta komiteko lehendakari den Jojo Aranbururekin mintzatu da Panpi Mercapide.

2019ko Urtarrilaren 17a

EMANKIZUNAK | IXO!

Ixo! Quiz berriz abiatu da!

Ixo!_Quiz_berriz_abiatu_da!

MP3 jaitsi

Gaurkoan Mattin Perezen gomitak Torheit musika taldekoak Ixo! Team-en kontra.

2019ko Urtarrilaren 17a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Urtarrilaren 16ko Makea eta Lekorneko berriak

MP3 jaitsi

Astezkenero 8:45ean, BeƱat Bidegain laguntzailearen berriak.

2019ko Urtarrilaren 16a

BERRIAK

Ipuinak sortzeko tailerra denentzat

Ipuinak_sortzeko_tailerra_denentzat

MP3 jaitsi

Kanboko Mediatekan, Euskarazko ipuinak sortzeko tailer ziklo bat proposatuko du Joseba Martin Ayalak. Urririk, 16 urtetik goiti duteneri zuzendua da. Lehen hitzordua urtarrilaren 19an larunbat goizean 10.30tan Kanbon izango da.

Josebarekin hitzegin du Panpi Mercapidek, eta bere iduriko ipuinak denentzat dira, nahiz eta hiztegia aldatzen den publikoaren arabera.

2019ko Urtarrilaren 16a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2019 01 15

Adi_2019_01_15

MP3 jaitsi

Azalera, Morau, Maddi Zubeldia, Delient, Sharon Van Etten, The Chemical Brothers, Tracteur, Masons Arms, Kompromat, Spidergawd, Orchid, I Am Heir.

2019ko Urtarrilaren 16a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016