EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2022 09 20

adi_2022_09_20

MP3 jaitsi

Modesto Newhouse, Neomak, Lvner, Killers, Kovacs, The Beths, Bjork, The Proclaimers, The Chats, Stupeflip, Arch Enemy, Destrage.

2022ko Irailaren 21a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Irailaren 21eko Makea eta Lekorneko berriak

irailaren_21eko_makea_eta_lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Asteazkenero 8:45ean, Paul Mendiburu laguntzailearen berriak.

2022ko Irailaren 21a

BERRIAK

Juanita Larando patatxaren bira, garai bateko funtzionamendua oroitarazteko

juanita_larando_patatxaren_bira_garai_bateko_funtzionamendua_oroitarazteko

MP3 jaitsi

Elkano Itsas Herria erakusketa ibiltaria antolatu dute Elkano Fundazioak, Albaolak eta Donostiako Itsas museoak. Horren karietara, À¢Â€ÂœJuanita LarandoÀ¢Â€Â patatxa eta bere eskifaia portuz portu dabiltza Bizkaitik Lapurdiraino joan den ekainetik irail bukaera arte.

Albaola fabrikak egin 18garren mendeko patatxa Donibane Lohizune eta Ziburun egon da asteburu honetan. Elkano Fundazioko Iñaki Goikoetxearekin mintzatu da Kriztof Arotzarena, patatxaz itzuli bat egin ondotik.

2022ko Irailaren 21a

KRONIKAK
IKAS | PEDAGOGIA

Okzitaniar, bretoi, kortsikar eta euskaldunak pedagogia tresnak elkarrekin lantzen

okzitaniar_bretoi_kortsikar_eta_euskaldunak_pedagogia_tresnak_elkarrekin_lantzen

MP3 jaitsi

Sasoi honetan ere IKAS pedagogi zentrotik berriak emanen dizkigute asteartetan. Aste huntan, Aines Dufau zuzendariarekin solastatu da Olatz Idoate eta hilabete ondarrean iraganen diren topaketa batzuen berri eman du.

Irailaren 30ean elkartuko dira IKAS zentroaren inguruan, Baionan.

2022ko Irailaren 21a

BERRIAK

AEK-k irakasleak behar ditu!

aek_k_irakasleak_behar_ditu_

MP3 jaitsi

AEK-k bere sartzea eginen du urri hastapenean euskarazko kurtsoak proposatuz helduei. Bainan urtero bezala deia zabaltzen dute laguntzaileei, euskara irakasteko gau eskola desberdinetan.

Mireia Mochales didaktika taldekoak xehetasunak eman dizkigu, eta xuxen zer den didaktika sailaesplikatu dio Panpi Merkapideri.

2022ko Irailaren 21a

BERRIKETARIAK | SARA

Irailaren 20ko Sarako berriak

irailaren_20ko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak

2022ko Irailaren 20a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016