KRONIKAK
JULEN JAUREGI | NATURA

Suge berde eta uhandre palmatuen artean, Lehuntzen gaindi ibili gira Julen Jauregirekin

suge_berde_eta_uhandre_palmatuen_artean_lehuntzen_gaindi_ibili_gira_julen_jauregirekin

MP3 jaitsi

Ardanabian egon ondoan pasa den sasoian, aurten ere Aturri bazterrean egongo gira Julen Jauregi kronikariarekin, Lehuntze inguruan.

Arbeuko aintzira inguruan dira Olatz Idoaterekin. Aisialdi gune gisa erabilia da gaur egun, arrantzarako, ibilaldi ttipi gunea da ere eta lekua ezagutzeko oihanetik hurbildu dira.

2022ko Irailaren 28a

BERRIKETARIAK | SARA

Irailaren 27ko Sarako berriak

irailaren_27ko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak

2022ko Irailaren 27a

BERRIAK

Joaldunak eta Olentzero Argentinarako bidean

joaldunak_eta_olentzero_argentinarako_bidean

MP3 jaitsi

Argentinan izanen den Euskal Asterat joanen dira Hazparneko joaldun batzu, eta Olentzeroren Lagunak elkartekoak. Euskal ohiturak ezagutarazteko irailaren 28an doazte urriaren 11 arte.

Zer eginen duten eta egonaldiaren berri eman daukute, Hazparneko bi joaldunek Xan Antton Durruty eta Ximun Bellecavek, eta Olentzeroren Lagunak elkarteko Aitzol Salaberriak.

2022ko Irailaren 27a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Irailaren 26ko Azkaingo berriak

irailaren_26ko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2022ko Irailaren 26a

BERRIKETARIAK | ITSASU

Irailaren 26ko Itsasuko berriak

irailaren_26ko_itsasuko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenetan 8:45ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2022ko Irailaren 26a

KRONIKAK
BELTZANE OBANOS | FINANTZAK

"Bakantzentzat aurreztu aitzin, larrialdi aurrezkia osatu"

_bakantzentzat_aurreztu_aitzin_larrialdi_aurrezkia_osatu_

MP3 jaitsi

Beltzane Obanos-ek Obabel Finantzak enpresarekin, jendeak bere moltsa kudeatu dezan zerbitzuak proposatzen ditu.

Sasoi honetan ere gurekin izango da, hilabetero kronika bat proposatzeko. Aurrezkia aipatu nahi izan du aldi honetan, oporrentzat aurreztea egokia baldin bada, larraldi aurrezkia lehentasuna izan behar dela uste du.

2022ko Irailaren 26a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016