BERRIAK

Bertsotan ospatuko du Euskaraldia Baltsan elkarteak

Bertsotan_ospatuko_du_Euskaraldia_Baltsan_elkarteak

MP3 jaitsi

Ziburuko Baltsan elkartean heldu den igandean bertso bazkari bat proposatzen dute: Miren Artetxe, Aitor Sarriegi eta Unai Agirrerekin.

Euskaraldian kokatu dute ekitaldia. Panpi Mercapidek hitzegin du Ladix Lanouguere antolatzailearekin.

2018ko Azaroaren 30a

BERRIAK

Donibane Lohizune izan zen Lezo Urreiztietaren operazio-base nagusia

Donibane_Lohizune_izan_zen_Lezo_Urreiztietaren_operazio-base_nagusia

MP3 jaitsi

“Jainkoak ez dit barkatzen” dokumentala ikusgai duzue arats honetan Donibane Lohizunen. Lezo Urreiztieta, 20garren mendeko euskal historian funtsezkoa izan zen “pirata” abertzale baten istorio harrigarria kondatzen du.

19:00etan proiekzioa, Le Sélect zineman (euskarazko azpitituluekin) eta 20:30tan ibilaldi gidatua, Le Sélect, Gastibeltza eta Euskaraldiak antolaturik.


Besteak beste 1948an, duela 70 urte xuxen, gerla zibilaren ondotik, 30 pertsona Asturiaseko gordelekuetatik Donibane Lohizunerat eraman zituen itsasontziz, eta salbatu zituen. Josu Martinezekin hitz egin du Kriztof Arotzarenak.

2018ko Azaroaren 30a

BERRIAK

Markorekin duzue hitzordua ostegun honetan Miarritzen

Markorekin_duzue_hitzordua_ostegun_honetan_Miarritzen

MP3 jaitsi

"Les Godillots" Gerla Handiko soldaduen zapata lodi eta azkarrak izaiteaz gain, Olier idazleak eta Marko marrazkilariak sortu dituzten komikien izena da.
Bostgarren eta azken alea ateratu dute "Un petit dernier avant la paix" izenekoa. Arratsalde honetan 5etan aipatuko dutena Biarritzeko mediatekan eta ondoko asteetan ere.

Markorekin hitzegin du Panpi Mercapidek, eta marrazkilariak aipatu dio "Les Godillots" abentura behar baino laburrago izan dela.

2018ko Azaroaren 29a

KRONIKAK | BARATZEGINTZA

Izaia ongi hautatu eta zergatik ez ondotik landatu

Izaia_ongi_hautatu_eta_zergatik_ez_ondotik_landatu

MP3 jaitsi

Juan Migel Olaizola kronikariaren tartean, aste honetan eguberriko giroan sartzen gira izaiaren hautaketarekin, eta bereziki ondokoari pentsatuz.

Bi astero asteazkenarekin gurekin da Juan Migel, gaurdanik zuen galderak idazten ahal dituzue abenduaren 12an erantzuten ahalko du (gure.irratia@gmail.com).

2018ko Azaroaren 29a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Azaroaren 28ko Makea eta Lekorneko berriak

MP3 jaitsi

Astezkenero 8:45ean, Beñat Bidegain laguntzailearen berriak.

2018ko Azaroaren 28a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2018 11 27

Adi_2018_11_27

MP3 jaitsi

Gari eta Maldanbera, Bad Sound, Suaia eta Ama Rebel, Muted, The Vegetable Orchestra, Bumcello, Justice, Art Brut, Inüit, Ian Stewart & Jackson Whalan, Zapruder, Noisays

2018ko Azaroaren 28a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016