KRONIKAK | BARATZEGINTZA

Baratzera itzuli

Baratzera_itzuli

MP3 jaitsi

Juan Miguel Olaizolarekin ikasten dugu nola zaindu gure baratzea egun euritsu horien ondotik.

2017ko Apirilaren 07a, 12:11

BERRIAK

Marga Berra Zubieta Miarritzeko Mediatekan

Marga_Berra_Zubieta_Miarritzeko_Mediatekan

MP3 jaitsi

In Varietate Concordia, latinezko erranaldiak " berdintasuna aniztasunean " erran nahi du. Europar batasunaren lema izareaz gain, Marga Berra Zubieta grafista Hendaiarraren erakusketaren izena da ere.
Donostia 2016en kari ikusgai izan da Donostian, eta orai apirilaren 29arte Miarritzeko mediatekan ikusten ahal da.
Artistak erran dauku hizkuntzen inguruan egin duela lan :

2017ko Apirilaren 07a, 10:26

KRONIKAK | LURRALDE EREMUAK

Miarritze beti forman

Miarritze_beti_forman

MP3 jaitsi

Kirolarekin hasten ditugu aste huntako Miarritzeko berriak, Viviane Ithursarryrekin.

2017ko Apirilaren 06a, 11:59

BERRIAK

Presoekin azkainen

Presoekin_azkainen

MP3 jaitsi

Presoekin Elkartasunez gaualdia, aurten Azkainen iraganen da Lur Eder gelan ostiralean.
Gaueko 7orenetarik goiti, " Presoekin Bake eragile” gaia hautatu dute, aktualitatearekin bat eginez.
Gexan Alfarorekin gaia aipatu du Panpik, lehenik zonbat garren edizioa den erraiten dauku:

2017ko Apirilaren 06a, 10:00

BERRIAK

Baxoa ere euskaraz

Baxoa_ere_euskaraz

MP3 jaitsi

Baxoa Euskaraz aldarrikatzeko, Etxepare lizeoko gazteek gomita egiten daukute larunbatean apirilaren 8an, Baionako Zizpa gaztetxerat.
Panpi mintzatu da lizeoko 3 gazteeekin.

2017ko Apirilaren 04a, 10:39

KRONIKAK | ZAZUKERIAK

PS, Dordoka eta Orgasmoak

PS__Dordoka_eta_Orgasmoak

MP3 jaitsi

Astero bezala Panpi merkapideren zazukeriak entzun!

2017ko Martxoaren 31a, 14:04


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2019

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016