KRONIKAK | KULTURA

DIDAMen bisita birtuala proposatzen dautzuegu

DIDAMen_bisita_birtuala_proposatzen_dautzuegu

MP3 jaitsi

Baionako Didam erakusketa gelan, azaroaren 15a arte Graphic Waves erakusketa antolatua zuten. Geroztik konfinamendua indarrean jarri du frantses gobernuak, eta erakusketa gelak ere bere ateak hetsi behar izan ditu.

Spacejunk galeriarekin elkarlanean antolatua, karrikako artea eta digitalaren arteko topaketa proposatzen dute. Bideoren erabilpenaz gain, bisitariak ere obra suntsikorran parte hartzen ahal du.

Maika Lapoublek, bisita gidatu birtual bat proposatu digu Arantxa Idiederrekin, berez bertan euskaraz proposatzen zuen bisita egitekoa zuelarik.

2020eko Azaroaren 05a

BERRIAK

"Nere nahia da dantza estilo desberdinak proposatzea jendeeri"

Nere_nahia_da_dantza_estilo_desberdinak_proposatzea_jendeeri

MP3 jaitsi

Jazz, Hip Hop edo Salsa, hauek dira DANTZANI elkarteak proposatzen dituen dantza kurtso ezberdinak Urruñan baita Ziburun. Konfinamendua plantan eman den geroztik, visio moduan banatzen dituzte kurtsoak. Adin tarte guzieri idekiak, kurtsoetaz gain, dantza konkurtsoetan parte hartzeko parada ere emaiten dauzue. Hori guzia aurkezten digu Ani Arostegi dantza erakasleak.


2020eko Azaroaren 05a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2020 11 03

Adi_2020_11_03

MP3 jaitsi

Nøgen, Nabil, Andoni Basterretxea, Nihilrage, Napkey, Petit Biscuit, Tagada Jones, Everything Everything, Eels, ACDC, Mr Bungle, Brass.

2020eko Azaroaren 04a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Azaroaren 4ko Makea eta Lekorneko berriak

Azaroaren_4ko_Makea_eta_Lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Asteazkenero 8:45ean, Paul Mendiburu laguntzailearen berriak.

2020eko Azaroaren 04a

BERRIKETARIAK | HIRIBURU

Azaroaren 4ko Hiriburuko berriak

Azaroaren_4ko_Hiriburuko_berriak

MP3 jaitsi

Asteazkenero 8:45ean Mathieu Elgoihen laguntzailearen berriak.

2020eko Azaroaren 04a

KRONIKAK | KULTURA

Patria, porruen azpian gordezka erosten den liburua ote da?

Patria__porruen_azpian_gordezka_erosten_den_liburua_ote_da?

MP3 jaitsi

Eleberri handia ote da Patria? Eta gertakari baten ulertzea laguntzen ote du eleberriak?

Liburuaz bi hitzordu berezi antolatu zituen Miarritzeko mediatekak urriaren 30 eta 31an. Konfinamendua plantan jarri ondoan ezeztatu behar izan dituztenak. Fernando Arambururen Patria euskal gatazkaren “kontakizunaren” edo memorian pil-pilean kokatzen da. Javier Rodríguez Hidalgok (Angerseko unibertsitateko irakasle agregatua, itzultzailea eta saiakera idazlea) euskaraz eta frantsesez hitzaldia eman behar zuen.

Nora Arbelbide Miarritzeko mediatekako langilearekin aipatu du Kriztof Aroztarenak. Spoilerraz ez bazarete beldur, entzutekoa den kronika.


2020eko Azaroaren 03a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016