BERRIKETARIAK | AZKAINE

Irailaren 5eko Azkaingo berriak

irailaren_5eko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2022ko Irailaren 05a

BERRIKETARIAK | ITSASU

Irailaren 5eko Itsasuko berriak

irailaren_5eko_itsasuko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenetan 8:45ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2022ko Irailaren 05a

BERRIAK

Liburu bat elkarrekin hautatu eta ondoko hilabetean taldean trukatu

liburu_bat_elkarrekin_hautatu_eta_ondoko_hilabetean_taldean_trukatu

MP3 jaitsi

Liburu bat hautatu, hilabate bat hartu irakurtzeko, eta ondotik elkartu liburuaz hitzegiteko.

Baionako mediatekaren inguruan, hilabetean behin hamar bat dira biltzen direnak Irakurzaleak! taldean. Emazte eta gizonak tartekatuz, Ipar ala Hego Euskal Herrikoa, adin desberdinetakoa, Euskal literaturan den aniztasunean murgilduta dira.

Astelehen huntan biltzen dira berriz udako pausaren ondotik, Kirmen Uriberen Izurdeen aurreko bizitza liburua aipatzeko.

Arantxa Idieder mintzatu da Baionako irakur taldeko kide batekinden Maite Ithurbiderekin.

Astelehen huntan 6.15etan dute hitzordua Baionako mediatekan. Eta ondoko hilabatetetik aitzina ber tenorean bainan asteartez izango da, tarteka Eusko Ikaskuntzan elkartzen direlarik.

2022ko Irailaren 05a

BERRIAK

"Pentsa dezakegu, ukatua izaitea norbaiti gure dantzetan parte hartzea bere azalaren koloreagatik?"

_pentsa_dezakegu_ukatua_izaitea_norbaiti_gure_dantzetan_parte_hartzea_bere_azalaren_koloreagatik_

MP3 jaitsi

Generoa galdezka euskal dantzan.

Euskal Kultur Erakundea eta Eusko Ikaskuntzarekin partaidetzan, Biarritzeko mediatekan euskal dantza, generoaren ikuspegitik aztertzea eta eztabaidatza proposatzen dute.

Alaia Cachenaut, Ihintza Irungarai eta Oier Araolaza gomitatu dituzte.

Ze leku du generoak dantzan? Tradizioaren estakuruak ze balio du, jende multzo bat generoagatik kanpo uzten denean?

Eztabaida irailaren 2an, ostiral honetan, 6etan Biarritzeko mediatekan. Arantxa Idieder mintzatu da Oier Araolaza antropologoarekin.



2022ko Agorrilaren 31a

BERRIAK

Lapurdiko Garagardo Festa Larresoron larunbat honetan

lapurdiko_garagardo_festa_larresoron_larunbat_honetan

MP3 jaitsi

À¢Â€ÂœGaragardo FestaÀ¢Â€Â irailaren 3an iraganen da, aurten ere Kutun elkarteak antolaturik. 6 Garagardo egileen ekoizpenak lekuan berean edaten edo erosten ahalko dira.

Aurten aitzineko edizioak ez bezala, Larresoron iraganen da Lore Aristizabal eta Mañu Ervitik erran daukuten bezala.

2022ko Agorrilaren 30a

BERRIAK

Uda bukaerako feria Makean

uda_bukaerako_feria_makean

MP3 jaitsi

Lekuko mozkinen merkatua, inguruko sukaldarien pintxoak, artzain xakur erakustaldia, edota gasna lehiaketa; Makea, gasnaren herria izan da egun batentzat agorrilaren 26an.

Makeako laborariek proposatu egunak, inguruko herritarrak biltzen ditu, baita udako bisitariak ere.

Goizean, gasna egile, gasna saltzaile edota sukaldariz osatu epaimahaiak, bere hautua egin du. Aurtengo Ossau iraty sormarkako etxaldeko gasna hoberena Ursumu Etxaldeko Maryse Cachenaut-rena da. Bigarrena Aroztegi etxaldea, eta hirugarrena Akabotea etxaldea.

2022ko Agorrilaren 26a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016