BERRIKETARIAK | SARA

Urriaren 30ko Sarako berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak.

2018ko Urriaren 30a

BERRIAK

Herri Txiki Infernu Handi Itsasun

Herri_Txiki_Infernu_Handi_Itsasun

MP3 jaitsi

Herri Txiki, Infernu Handi euskal telebistan agertzen den emankizuna Euskal Herriko herrietatik pasatzen da, bertako biztanleak ikustera joaiten dira, umorearekin jostatzeko gogoarekin beti.

Ondoko saioaren grabatzeko, urriaren 31n Itsasun publikoa gomitatzen dute, gaualdi berezi batentzat. Arantxa Idiederrek hitzegin du, Zuhaitz Gurrutxagarekin.

2018ko Urriaren 30a

BERRIAK

Uztaritzetik Tolosara ateraldia antolatzen dute

Uztaritzetik_Tolosara_ateraldia_antolatzen_dute

MP3 jaitsi

Uztaritze eta Tolosa arteko senidetze elkarteak ekitaldi batetara gomitatzen zaituzte. Tolosan iraganen den 50. abesbatzen lehiaketara hurbilduko da Uztaritzetik autobus bat. Leidor antzokian 3 talde entzuten ahalko dira. Xehetasunak senidetze taldeko burua den Peio Berocohirigoin-ekin.

Izena emaiteko autobusan eta ikusgarriarentzat deitu 06 31 07 75 03 urriaren 29a aitzin.

2018ko Urriaren 29a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Urriaren 26ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2018ko Urriaren 26a

BERRIAK

Goxoki gaztetxeak 30 urte beteko ditu asteburuan

Goxoki_gaztetxeak_30_urte_beteko_ditu_asteburuan

MP3 jaitsi

Urriaren 27an, Itsasuko Goxoki gaztetxeak 30 urte ospatuko ditu.
Eguerditik goiti, bazkari eta animazioak proposatuko dituzte. (Kli-K, Asto Baba, Diabolo Kiwi, Kiki & Red Kiketz, Sorotan Babies, Fizt and Furiuz eta Kevin Jager.)

Amaia eta Patxik diotenaz, besta ederra prestatu dute.

2018ko Urriaren 26a

KRONIKAK | KULTURA

Gaur egungo Londres bizi baten kronika soziala eleberri batean

Gaur_egungo_Londres_bizi_baten_kronika_soziala_eleberri_batean

MP3 jaitsi

Aines Haristoy literatura kronikak egiten dituen laguntzaileak, hilabete honetan Kate Tempest ingeles raplariaren lehen eleberriaren kritika egin du ("Ecoute la Ville Tomber").

Erritmo bizi batean, gazte batzu Londreseko auzo batean segitzen ditugu, eta gure kronikaria laster sartu da giroan.

2018ko Urriaren 26a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016