BERRIAK

Uztaritze eta Tolosaren arteko 33 urteko senidetza

uztaritze_eta_tolosaren_arteko_33_urteko_senidetza

MP3 jaitsi

Bada urteak, Lapurdiko Uztaritzeko herria Gipuzkoako Tolosakoarekin senidetua dela.

Bi herrien arteko harremanek gora beherak izan badituzte, pandemiak ez du lagundu, eta gaur egun, Uztaritze-Tolosa elkartea, birdinamizatu nahi dute. Uztaritze aipatzeko, elkarteko Joana Goienetxe, Mixel Sarratia eta Peio Berhokoirigoin Bixoko elkartu ditu Olatz Idoatek.

2022ko Ekainaren 10a

BERRIAK

"12 haur ziren Baigurako ikastola sortzerakoan, orain 51"

_12_haur_ziren_baigurako_ikastola_sortzerakoan_orain_51_

MP3 jaitsi

Baigura ikastolak 10 urte baino gehiago pasa ditu Lekornen. Gerezietan hasi eta herri erdirat etorri zen joan den urtean. Egun berezia antolatu dute ospakizunarentzat ekainaren 11an Lekornen.

Ikastolaren iragana, garapena eta ondoko urteen erronkak aipatu dizkigute bost kidek: Xexil Etxart irakasleak, Paul Mendiburu, Arantxa Uhalde, Serge Harisgain burasoek, eta sortzaileetan zen Jerome Etxebarnek.

2022ko Ekainaren 10a

KRONIKAK
IKAS | PEDAGOGIA

"Bisitari Bitxia haurrentzako liburu bikaina da"

_bisitari_bitxia_haurrentzako_liburu_bikaina_da_

MP3 jaitsi

Bi liburu aurkeztu dauzkigu hilabete honetan Elise Dilet, IKAS pedagogia zentroko langileak.

  • Bisitari bitxia, Gracia Iglesias eta Vicente Cruz
  • Muga Guzien Gainetik, Xalbat Itzaina eta Paxkal Bourgoin

2022ko Ekainaren 10a

BERRIKETARIAK | LEHUNTZE

Ekainaren 9ko Lehuntzeko berriak

ekainaren_9ko_lehuntzeko_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan, bi astero Pierre Guillemotonia laguntzailearen Lehuntzeko berriak.

2022ko Ekainaren 09a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2022 06 07

adi_2022_06_07

MP3 jaitsi

Morau, Mice, Mister Saguak, Kurkuma, Jo Jet I Maria Ribot, Terakaft, Ouai Stephane, Matteo, Dehd, Elephant Gym, Mammock, Massemord

2022ko Ekainaren 08a

BERRIKETARIAK | SARA

Ekainaren 7ko Sarako berriak

ekainaren_7ko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak

2022ko Ekainaren 07a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016