BERRIAK

Hiriburun bidezko merkatua igandean

Hiriburun_bidezko_merkatua_igandean

MP3 jaitsi

Igandean, urriaren 14ean, Hiriburun izanen da Bidezko Merkatu Biologiko bat. 11:30tan Hiriburun Kantuz baita Nat eta Watsonekin ere kantatzen ahalko da. Pik Nika partekatua eta arratsaldeko 3etan Lurzaindiaren aurkezpen mintzaldi bat.
MEB edo Baiona eta Euskal Herriko bidezko merkatu elkartekoek, antolatzen dute eguna Hiriburuko herriarekin.

Maite Etchart elkarteko kidearekin hitzegin du Panpi Mercapidek.

2018ko Urriaren 12a

BERRIAK

Herri Uzta festibala ostegun honetan abiatzen da

Herri_Uzta_festibala_ostegun_honetan_abiatzen_da

MP3 jaitsi

Urriaren 11tik 14era, musika herrikoia argitan ezarriko du Herri Uzta festibalak. Herri Soinu elkarteak antolaturik, Uztaritzetik Arrangoitzera: abesbatzak, mintzaldiak, gaitak edota txistuak, dantza sorkuntzak, 4 egunez izanen dira.

Herri Soinu elkarteko buruarekin mintzatu da Marga Forestier, Filipe Lesgourgues-ekin.

2018ko Urriaren 11a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Urriaren 10eko Makea eta Lekorneko berriak

MP3 jaitsi

Astezkenero 8:45ean, Beñat Bidegain laguntzailearen berriak.

2018ko Urriaren 10a

BERRIAK

Saltoki ekologikoa, soziala eta solidarioa idekitzeko Urruñan bilkura idekia

Saltoki_ekologikoa__soziala_eta_solidarioa_idekitzeko_UrruAan_bilkura_idekia

MP3 jaitsi

Urruñan, herriko epizeria edo saltokia itxi ondotik bizilagun talde batek, saltoki ekologikoa, soziala eta solidarioa martxan jartzeko proiektu bat proposatu zuten. Modu honetan “Larrunkoop” kontsumo taldea sortzea erabaki zuten.

Kooperatiba osatzeko bazkidetza kanpainarekin abiatu dira. Arturo Villanueva eta Adelaide Daraspe “Larrunkoop” kontsumo taldeko kideek, egitasmoa aurkezten diote Aitor Errazkin kazetaria.

Aurkezpen publikoa urriaren 12an Urruñako Itsasmendi zineman arratsaldeko 6:30tan antolatu dute.

2018ko Urriaren 10a

KRONIKAK | ZAZUKERIAK

Txori mozkorren istorio bat

Txori_mozkorren_istorio_bat

MP3 jaitsi

Panpi Mercapideren zazukerietan aste honetan ere, txori mozkorrak, arto landak edota eslipak...

2018ko Urriaren 10a

BERRIKETARIAK | SARA

Urriaren 9ko Sarako berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak.

2018ko Urriaren 09a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016