BERRIAK

Andoni Iturriria : Operan kantari profesional izaiteko bidean

andoni_iturriria_operan_kantari_profesional_izaiteko_bidean

MP3 jaitsi

Ttipidanik kantua, eta operak gustukoak izanda, irakaskuntsa utzi eta 26 urtetan Andoni Iturriria Bordeleko kontserbatorioan sartu da, bere pasioaz bizitzeko helburuarekin.

Tenor ahotsa duen urruñarrak 30 urte ditu orain, eta ondoko irailean bere musikari ikasle ibilbidea segituko du Montrealen Kebeken; uda honetan Landesetako Opera batean lortu duelarik bere lehen kontratua eta Miarritzeko Casinoan ikusgai izango da uztailaren 29an.

Arantxa Idieder mintzatuta da harekin bere ibilbideaz. Elkarrizketa bururaino entzun, sorpresa polita izango duzue...


2022ko Maiatzaren 24a

BERRIAK

Zortzi bikotea, laukote Luna Negran

zortzi_bikotea_laukote_luna_negran

MP3 jaitsi

Lapurdiko Zortzi taldeak disko berria aurkeztuko du Luna Negran Baionan, maiatzaren 26an 20.30tan. Bikote zena, laukote bilakatu da orai taldea, bere sorkuntzak proposatuz.

Xanti Legarto eta Bixente Junca sortzaileekin mintzatu da Panpi Mercapide, heien errepika baterat izan da.

2022ko Maiatzaren 24a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Maiatzaren 23ko Azkaingo berriak

maiatzaren_23ko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2022ko Maiatzaren 23a

BERRIAK

Baratzeko landare ttipiak eskuragarri oraino Garron

baratzeko_landare_ttipiak_eskuragarri_oraino_garron

MP3 jaitsi

Lekorneko Garro-n aurten 2. aldikotz,udako baratzeko landare ttipiak saltzen dituzte larunbat goizez partikularer. Goizeko 9etarik 12tarat, ekain hastapen arte.

SCIC moduan muntatua den Garroko baratzezain den Argitxu Ithurriarekin mintzatu gira.

2022ko Maiatzaren 19a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2022 05 17

adi_2022_05_17

MP3 jaitsi

Zortzi, Amooma, Dena, Withredd, Madalitso Band, Wax Tailor, November Ultra, Astéréotypie, Amarante, Pixies, Guerrilla Warfare, Heriot.

2022ko Maiatzaren 18a

BERRIAK

Ahuntz Pireneikaren besta maiatzaren 15ean Donibane Lohizunen

ahuntz_pireneikaren_besta_maiatzaren_15ean_donibane_lohizunen

MP3 jaitsi

Ahuntz Pirenaikaren besta izanen da Donibane Lohizuneko merkatuan, igandean, maiatzaren 15ean. Goizeko 10etarik goiti ahuntz erakustaldi, produktu salmenta eta pitika haragi jastaketa proposatuko dira.

Pireneika ahuntzak dituen Apalaga baserriko Joana Parot berriki instalatu da, haren ganat joan gira Uztaritzerat.


2022ko Maiatzaren 12a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016