KRONIKAK | ZAZUKERIAK

Nini xatarra, lore ontzi bilakatzen da birziklapenari esker

Nini_xatarra__lore_ontzi_bilakatzen_da_birziklapenari_esker

MP3 jaitsi

Panpi Mercapideren zazukerietan aste honetan, gauza seriosak, bainan ez bakarrik...(bistan dena)

2018ko Irailaren 26a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2018 09 25

Adi_2018_09_25

MP3 jaitsi

Xabi Bandini, c y b e r, Kaleko Urdangak, Pogo Car Crash Control, Groundation, Beak, The Cabrians, Bomba Estereo, Marble Sounds, Metric, Therapy?, 19Para.

2018ko Irailaren 26a

BERRIAK

Batzokiko Ostegunak geologiaren gaiarekin berriz hasiko dira

Batzokiko_Ostegunak_geologiaren_gaiarekin_berriz_hasiko_dira

MP3 jaitsi

Donibane Lohizuneko Batzokiko ostegunak berriz abiatuko dira irailaren 27 honetan gaueko 7tan. Gaxuxa Elhorga Dargains arduradunak, Panpi Mercapideri erran dako nola iraganen den lehen mintzaldi hau.

2018ko Irailaren 25a

BERRIAK

ELB sindikatuaren besta Itsasun izango da igandean

ELB_sindikatuaren_besta_Itsasun_izango_da_igandean

MP3 jaitsi

ELB laborari sindikatuaren besta aurten Itsasun iraganen da igandean, irailaren 30ean Atharrin.
Antolaketa lanetan ari den Maryse Cachenaut-rekin hitzegin du Panpi Mercapidek.

2018ko Irailaren 25a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Irailaren 24ko Azkaingo berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2018ko Irailaren 24a

BERRIKETARIAK | ITSASU

Irailaren 24ko Itsasuko berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2018ko Irailaren 24a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016