BERRIAK

Hazparneko karrikak joaldunez beteko dira larunbatean

Hazparneko_karrikak_joaldunez_beteko_dira_larunbatean

MP3 jaitsi

Hazparnen iraganen da aurten, urtero iragaiten den Euskal Herriko Joaldunen Besta. Hazparnen duela 30 urte sortu zen joaldun taldea, baliatuko da bere urtebetetzea ospatzeko egun hortan. Hazpandarrek emazteak formatzen badituzte ere, eta haien ondoan jotzen duten batzutan, ez dute haien taldean emazterik onartzen.

Panpi Mercapideri esplikatu dion bezala Christian Hirigoyen elkarteko lehendakariak, ez du hastapenetik integratu taldea.

2018ko Irailaren 24a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Irailaren 21eko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2018ko Irailaren 21a

BERRIAK

2000 kilometro oinez egingo dituzte Ipar Poloan

2000_kilometro_oinez_egingo_dituzte_Ipar_Poloan

MP3 jaitsi

Paxkal Elgart eta Xiril Alvarez, kirolariek "Boreal Espedizioa" prestatzen dute heldu den neguko. Larunbatean irailaren 22an, arratseko 8etan Bidarrain, Mongolian egin zuten bidaia aipatuko dute berriz, eta proiektu berri hau aurkeztuko publikoari.

Ipar Polo aldean, 2000 kilometro zeharkatuko dituzte, oinez, lerra edo pulka bat tiratuz, behar dituzten puxkak karreatuz. Duela zonbeit hilabete hasi dira prestatzen, azarotik heldu den apirila arte iraun behar duen, Itsas Artiko aldean espedizio hotza. Panpi Mercapide mintzatu da bi abenturazaleekin.

2018ko Irailaren 21a

BERRIAK

Indianoak-Ibaialde espedizioko lagunak Itsasun bilduko dira

Indianoak-Ibaialde_espedizioko_lagunak_Itsasun_bilduko_dira

MP3 jaitsi

Indianoak-Ibaialde espedizioan parte hartu dutenek eta hauen sustengatzaileek hitzordua dute igandean Itsasuko Atharrin. Zikiro, Indianoak dokumentalaren proiekzioa, pilota eta dantza programan dira.

Michel Lastiri elkarteko lehendakariak oroitarazi dizkio Panpi Mercapideri joan den urteko espedizioko oroitzapen onak.

2018ko Irailaren 20a

BERRIAK

Zorionak DZG !!

Zorionak_DZG_!!

MP3 jaitsi

Donibane Ziburuko Gaztetxeak 27 urte betetzen ditu, larunbatean, irailaren 22an arratsaldeko 7etarik goiti, Akotzen da hitz ordua kandelen ufatzeko.
Willis Drummond, Aguxtin Alkhat, Lie Detectors, Polygorn, OBIC, 2Zio bestan izanen dira ere!
Gaztetxeko Elorri Charreton kidearekin mintzatu da Panpi Mercapide:
https://www.facebook.com/Donibane-Ziburuko-Gaztetxea-221641594526251/

2018ko Irailaren 20a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2018 09 18

Adi_2018_09_18

MP3 jaitsi

Antton Larrandaburu & Bitxiloreak, Rolan Garcés, Larry Bird, Falta, Mirah, Honig, Brother Culture, The Kooks, Electric Bazar Cie, Chalart 58, Fucked Up, Graupel.

2018ko Irailaren 19a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016