BERRIKETARIAK | MAKEA

Irailaren 19ko Makea eta Lekorneko berriak

MP3 jaitsi

Astezkenero 8:45ean, Beñat Bidegain laguntzailearen berriak.

2018ko Irailaren 19a

BERRIAK

Hiriburuko Uhaina elkarteak bere sartzea kantuz hasiko du

Hiriburuko_Uhaina_elkarteak_bere_sartzea_kantuz_hasiko_du

MP3 jaitsi

Hiriburuko Uhaina elkartean ere ikasturte berria abiatuko dute. Dantza, kantua, eta euskara kurtsoak. Izen emaiteak astezken honetan dira, irailaren 19an arratsaldeko 6etarik 8etarat, eta irailaren 22an goizeko 10etarik 12tarat.
Xehetasunentzat: emailha@wanadoo.fr edo https://hiriburuko.uhaina.free.fr webgunean. Panpi Mercapide egon da, Jakes Dassance Uhaina elkarteko lehendakariarekin.

2018ko Irailaren 19a

BERRIAK

AEK-k behar zaitu!

AEK-k_behar_zaitu!

MP3 jaitsi

Aek euskarazko kurtsoak emaiten hasiko da gau eskoletan, urri hastapenetik aitzina.
Ikasleak izenen emaiten hasiak direlarik, urtero bezala irakasle bila ibiltzen da ere AEK, Irene Ithursarry didaktika koordinatzaileak erran dion bezala Panpi Mercapideri.

2018ko Irailaren 19a

BERRIKETARIAK | SARA

Irailaren 18ko Sarako berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak.

2018ko Irailaren 18a

BERRIAK

Jabetza amankomunaz gogoetatzeko eztabaida

Jabetza_amankomunaz_gogoetatzeko_eztabaida

MP3 jaitsi

Duela 10 urte sortu Etxalde elkarteak, jabego pribatuaren ordez, jabetza amankomuna bultzatu nahi du.

“Nola bizi Euskal Herrian?” galderetik abiatuz antolatzen dute eztabaida bat astearte honetan, Baionako Technocite lokalean, Pierre Georges Latécoère karrikaren 9.ean, arratsaldeko 3:30tan. Elkarteko lehendakariak, Beñat Etchebestek, aipatu dauku Etxalderen ikusmoldea eta eztabaida ideki honen gaia.

2018ko Irailaren 18a

KRONIKAK | ZAZUKERIAK

Pariseko karriketan pisa egitea saihesteko kanpaina

Pariseko_karriketan_pisa_egitea_saihesteko_kanpaina

MP3 jaitsi

Panpi Mercapideren Zazukerietan kanpainaren kantuaz, eta beste.

2018ko Irailaren 18a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016