BERRIAK

Fitness, Yoga edota Sofrologia euskaraz posible direlako

Fitness__Yoga_edota_Sofrologia_euskaraz_posible_direlako

MP3 jaitsi

Aktibitateak ez ziren falta, igande honetan Angeluko la Barre hondartza ondoan.

Glissegunak, urtero aktibitate berriak proposatzen ditu, beti ber helburuarekin, euskaraz biziaraztea hauek.
Arantxa Idieder ibili zen atzo, goiz bukaeran, Sofro-musika saio batekin bukatu zuen, bainan ongi hasteko, fitness saio bat...

2018ko Irailaren 18a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Irailaren 17ko Azkaingo berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero goizeko 8:45ean, Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2018ko Irailaren 17a

BERRIKETARIAK | ITSASU

Irailaren 17ko Itsasuko berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2018ko Irailaren 17a

BERRIAK

Uztaritze Bai, herriko etxean gehiengoan den taldeak bere kide bat bota du

Uztaritze_Bai__herriko_etxean_gehiengoan_den_taldeak_bere_kide_bat_bota_du

MP3 jaitsi

Uztaritzeko herriko etxeko gehiengoan, krisi bat sortu da. Uztaritze Bai zerrendak, partez abertzaleek osatu taldeak, If MATXIKOTE hautetsia kanpo eman du taldetik. Uztaritze Bai zerrendako gehiengoaren izenean, Mikel Goienetxerekin mintzatu da Kriztof Arotzarena.

If Matxikoteren ganat ere joan da Kriztof Arotzarena, bere ihardokitzea biltzeko.

Hautetsiak azpimarratzen du, taldearen programa segitzeko asmoarekin lan egiten duela.

MP3 jaitsi

2018ko Irailaren 17a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Irailaren 14ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattit Dirassar laguntzailearen berriak.

2018ko Irailaren 14a

BERRIAK

Hatsaren olerkiak berriz nagusi Senperen asteburu honetan

Hatsaren_olerkiak_berriz_nagusi_Senperen_asteburu_honetan

MP3 jaitsi

Hatsa elkarteak, Senpere Amotzeko Larraldea etxean, asteburu honetan "Gure argi-hitz-kiak" deitu erakusketa berriz proposatuko du. Udan ikusi ahal izan ez dutenek beste aukera bat izan dezaten, irailaren 15an eta 16an erakusketa berriz idekiko da Auxtin Zamorak erran daukun bezala.

2018ko Irailaren 14a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016