BERRIAK

Urriaren 29ko Etxalar eta Baztango berriak

Urriaren_29ko_Etxalar_eta_Baztango_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztango berriak 8.45ean.

2020eko Urriaren 29a

BERRIAK

Pile Up! bideo jokoarentzat musika sortu ondoan euskaratuko du

Pile_Up!_bideo_jokoarentzat_musika_sortu_ondoan_euskaratuko_du

MP3 jaitsi

Bideo joko baten itzulpena euskaraz, hona Anize Amestoy, soinu sortzailearen proiektua. Angoulemeko bideo joko eskolatik atera ondoren, Pile Up! izeneko kartoi unibertsoko bideo-jokoan, atxematen ahal diren soinu guzien sortzailea izan da.

Bideo joko baten musikak eta soinuak sortzeko behar diren ezaugarri guziak azaldu dauzkigu. Haize Delavigne harekin mintzatu da, geroari begira dituen proiektu berriak eta helburuak aipatzeko.

2020eko Urriaren 28a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Urriaren 28ko Makea eta Lekorneko berriak

Urriaren_28ko_Makea_eta_Lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Asteazkenero 8:45ean, Paul Mendiburu laguntzailearen berriak.

2020eko Urriaren 28a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2020 10 27

Adi_2020_10_27

MP3 jaitsi

Blanquita Carraquela, Mila Modu, Merina Gris, Nessun Dorma, Mat Kerekes, Wilco, Grand Tapestry, Safia Bahmed Schwartz, Gorillaz, Refused, Fox Lake, Touché Amore.

2020eko Urriaren 28a

BERRIKETARIAK | SARA

Urriaren 27ko Sarako berriak

Urriaren_27ko_Sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak.

2020eko Urriaren 27a

BERRIAK

Senpereko ikastolak eramaiteko otorduak proposatzen ditu

Senpereko_ikastolak_eramaiteko_otorduak_proposatzen_ditu

MP3 jaitsi

Senpereko Zaldubi ikastolak, Drive ikastola deitu egitasmoa abiatu du. Pandemiaren krisiak hainbat ekitaldi ezeztatzea behartu ditu eta sortu duen bizi sozialaren kaltetzeari erantzuteko, burasoen artean elkartu dira sukaldatzeko, ondotik drive moduan saltzeko. Topaketa gune bat sortzea eta harreman sozialen arraberritzea dute espero baita diru pixkabat ateratzea ere ikastolaren sustengatzeko. Patxi Tikoipe Zaldubi ikastolako gurasoarekin egon da Olatz Idoate.

- Urriaren 30ean “Lukinka rougail maneran”

- Azaroaren27an “Oilasko Tajin-a”

- Abendoaren 18an “Axurizko Navarrin”

Aldi oro gasna eta desertarekin, 10 eurotan Oxtikenian Senperen. Astelehenerako berantez izena eman behar da: 06 71 43 30 43.

2020eko Urriaren 27a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016