BERRIAK

Soinu Ttiki, laister handi

Soinu_Ttiki__laister_handi

MP3 jaitsi

Larunbat astirian, Ezpeletako Soinu Ttiki musika eskolak bere 20 urteak beteko ditu.
Trikitixa musika tresna jotzen han ikasi zuen Mixel Lastiri, elkartearen sortzaileetan da.
Erran dauku nundik jin den akordeio diatonikoa Euskal Herrirat.

2017ko Azaroaren 16a

KRONIKAK | BARATZEGINTZA

Sasi guztien gainetik

Sasi_guztien_gainetik

MP3 jaitsi

Hesiak aipatu ondotik, sasiak izanen dira aste huntako aipagaia Gabriel Durrutyrekin.

2017ko Azaroaren 16a

BERRIAK

Euskara landatu ondotik

Euskara_landatu_ondotik

MP3 jaitsi

Uzta Hitzan ekitaldia iraganen da Uztaritzen azaroaren 17tik 26erat.
Antzerki, hitzaldi, irakurketa eta tailerrak programatuak dira.
Mixel Sarratia Uztaritzeko hautetsiak aipatu dauku egitaraua, eta zehaztu zer den Uzta Hitzan.

2017ko Azaroaren 16a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 17 11 14

Adi_17_11_14

MP3 jaitsi

Oihaneko Zuhainetan, PilT & JP Lohian, BiBala, Red Kite, Beck, La Canaille, Nic Cester, Spook The Horses, And So I Watch You From Afar, Electric Wizard.

2017ko Azaroaren 16a

BERRIAK

Mus Eguna Ametzetan

Mus_Eguna_Ametzetan

MP3 jaitsi

Milafrangan Mus eguna izanen da heldu den igande arratsaldean Ametza ikastolaren alde.
Aurten aldaketa batzu izanen dira, Elixabet eta Fred Larronde, Aizu deitu burrasoen elkarteko kideek erranen daukuten bezala, hasteko data aldaketa Fred.

2017ko Azaroaren 14a

KRONIKAK | LURRALDE EREMUAK

Antzerki kolokioa Miarritzen

Antzerki_kolokioa_Miarritzen

MP3 jaitsi

Viviane Ithursarryrekin Miarritzeko berriak hartzen ditu Panpi Merkapidek, antzeriarekin hasiz.

2017ko Azaroaren 14a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2020

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016