BERRIKETARIAK | MAKEA

Apirilaren 6ko Makea eta Lekorneko berriak

apirilaren_6ko_makea_eta_lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Asteazkenero 8:45ean, Paul Mendiburu laguntzailearen berriak.

2022ko Apirilaren 08a

BERRIKETARIAK | ETXALAR

Apirilaren 7ko Etxalar eta Baztango berriak

apirilaren_7ko_etxalar_eta_baztango_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztango berriak 8.45ean.

2022ko Apirilaren 08a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Apirilaren 8ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

apirilaren_8ko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2022ko Apirilaren 08a

BERRIAK

Hitza hezi, bihotza hazi Xan Errotabehererekin

hitza_hezi_bihotza_hazi_xan_errotabehererekin

MP3 jaitsi

Haurren ipuin kondalari bezala ezagutzen ginuen Xan Errotabehere. Aldi huntan helduendako istorioak kondatzera heldu zaigu.

"Hitza hezi, bihotza hazi" bere lehen liburuan bildu ditu 50 bat ipuin, Euskal herri eta Euskal herritik kanpokoak, alegiak, istorio tradizionalak...Marga Forestier-ren mikroan entzuten dugu Xan Errotabehere.

2022ko Apirilaren 08a

KRONIKAK
JOSEBA AURKENERENA

Piarres Luro euskal gautxo handia

piarres_luro_euskal_gautxo_handia

MP3 jaitsi

16. mendetik aitzina, ainitz izan ziren Ameriketara, etorkizun hobe baten bila joan ziren Euskaldunak. Bainan gehien-gehienak 19. mendean joan ziren.

Azken horietarik bat, Piarres Luro izan zen. Hunen bizi-kondaira eskaintzen dauku Joseba Aurkenerenak

2022ko Apirilaren 08a

BERRIAK

Noktaki, Odon Noblia eta Ortzi Oiharzabalen arteko elkarlanaren emaitza

noktaki_odon_noblia_eta_ortzi_oiharzabalen_arteko_elkarlanaren_emaitza

MP3 jaitsi

Noktaki taldea osatzen duten Odon Noblia gitarrista kantariak, eta Ortzi Oiharzabal arrabita joileak, disko bat atera dute.

Panpi Mercapide xehetasunen bila joan da; Odon Nobliak aurkeztu dio taldea.

Sarako idazleen Biltzarrean izanen dira taldearen aurekezpena egiteko igandean apirilaren 10ean.

2022ko Apirilaren 08a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016