BERRIAK

Baionako Masters erdi finalak

Baionako_Masters_erdi_finalak

MP3 jaitsi

Esku huskan, Baionako bestetako masters lehiaketako finalerdiak jokatuko dira asteazken eta ostegun huntan:
- Asteazkenean: Larralde-Amulet / Bengoetxea-Ducassou
- Ostegunean: Waltari-Gixandut / Ospital Bilbao

Aurtengo edizioaz jakin behar den guzia kondatzen dauku Olatz Idoatek.

2017ko Uztailaren 26a

BERRIAK

Egitarau eroa Makean

Egitarau_eroa_Makean

MP3 jaitsi

Makean ere bestak hasiak dira eta astelehen arte luzatuko. Oihana Etxeberria eta Eztitxu Oillarburu, komiteko kideek, kondatzen digute noiz sartu diren besta taldean.

2017ko Uztailaren 21a

BERRIAK

Mendi Xolaren bideak

Mendi_Xolaren_bideak

MP3 jaitsi

Mendi Xola abesbatza mixtoak " Hola Doa " deitu 2. diskoa argitaratu berri du.
Aste huntan diskoaren ezagutza egin dugu, Auger Eliceiry kantariarekin.

2017ko Uztailaren 21a

BERRIAK

Korrontzi taldeak Ezpela gomitatu du asteleheneko ikusgarrirat

Korrontzi_taldeak_Ezpela_gomitatu_du_asteleheneko_ikusgarrirat

MP3 jaitsi

KantUDAntza ekitaldia berriz antolatzen du Ezpeletako turismo bulegoak, uztailaren 24ean, astelehen arratseko 9ak30tan.
Korrontzi musika taldearekin batean, usaian ari den Oinkari Gipuzkoar taldeko dantzari profesionalak, eta tokiko Ezpela dantza taldea ikusgarriari lotua da.
Folka eta Dantzak bat egiten dutela erran digu Agus Barandiaran Korrontzi taldeko trikitilari, kantariak:

2017ko Uztailaren 21a

BERRIAK

Harrizko Zubiko Pesta

Harrizko_Zubiko_Pesta

MP3 jaitsi

Ote lore elkarteak bere urteko hitzordu nagusira gombidatzen gaitu igande huntan Larresoroko Harrizko Zubira.
Armand Jaunarena, elkarteko kidea, Mattin Perezekin mintzatu da eta Ote Lore zer elkarte mota den erran dio.

2017ko Uztailaren 20a

BERRIAK

Zuraideko gazteriak aurkezten ditu...

Zuraideko_gazteriak_aurkezten_ditu...

MP3 jaitsi

Zuraiden mugitzeko parada ukanen dugu ere asteburu huntan, herriko bestak baitira, besta komiteko kide den Lea-k erraiten digun bezala.

2017ko Uztailaren 19a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2019

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016