BERRIAK

Kortsikarrak Beltza eta Gorriz

Kortsikarrak_Beltza_eta_Gorriz

MP3 jaitsi

Kontzertu bat iraganen da, apirilaren 17an bazko astelehenez, Donibane Lohizuneko Ravel entzutegian gaueko 7ak 30tan.
Beltza Gorri abesbatzak errezebituko du Calenzanako kortsikar abesbatza. Hauek euskal kantu batzu ere elgarrekin emanen dituzte. Sartzea urririk da.
Peio Beldarain Beltza Gorri taldeko kantariak aurkezten dauku abesbatza :

2017ko Apirilaren 13a

BERRIAK

Komikiak hazparnen

Komikiak_hazparnen

MP3 jaitsi

Komiki Hitzaldi bat antolatzen du Hazparneko Mediatekak astezkenean, gaueko 8etan.
" Bizi Baratzea " Jakoba Errekondoren liburutik abiatuz, idazlea hor izanen da Asisko Urmenetarekin.
Miren Etxekopar liburuzainak gehiago erraiten dauku hitz ordu huntaz :

2017ko Apirilaren 11a

KRONIKAK | LURRALDE EREMUAK

Proiektu deialdia Hego Lapurdin

Proiektu_deialdia_Hego_Lapurdin

MP3 jaitsi

Xilbi Chenalekin Hego Lapurdiko berriak hartzen ditugu.

2017ko Apirilaren 11a

KRONIKAK | NIK DAKIDALA

Euskaltzaleen Topagunea

Euskaltzaleen_Topagunea

MP3 jaitsi

Federakuntza bat aste huntan Nik Dakidala kronikan, Xan Airerekin: Euskaltzaleen Topagunea.

2017ko Apirilaren 11a

BERRIAK

Pilotan, Irribarria-Rezusta txapeldun!

Pilotan__Irribarria-Rezusta_txapeldun!

MP3 jaitsi

Pilotan ere trinketeko emaitzak eta hitzorduak, bai berezkoetan biata ere amaturretan aipagai. Eta beste kirolen emaitzak!

2017ko Apirilaren 10a

BERRIAK

Marga Berra Zubieta Miarritzeko Mediatekan

Marga_Berra_Zubieta_Miarritzeko_Mediatekan

MP3 jaitsi

In Varietate Concordia, latinezko erranaldiak " berdintasuna aniztasunean " erran nahi du. Europar batasunaren lema izareaz gain, Marga Berra Zubieta grafista Hendaiarraren erakusketaren izena da ere.
Donostia 2016en kari ikusgai izan da Donostian, eta orai apirilaren 29arte Miarritzeko mediatekan ikusten ahal da.
Artistak erran dauku hizkuntzen inguruan egin duela lan :

2017ko Apirilaren 07a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2019

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016