BERRIKETARIAK | ETXALAR

Martxoaren 24ko Etxalar eta Baztango berriak

martxoaren_24ko_etxalar_eta_baztango_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztango berriak 8.45ean.

2022ko Martxoaren 24a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Martxoaren 23ko Makea eta Lekorneko

martxoaren_23ko_makea_eta_lekorneko

MP3 jaitsi

Asteazkenero 8:45ean, Paul Mendiburu laguntzailearen berriak.

2022ko Martxoaren 23a

KRONIKAK
IKAS | PEDAGOGIA

"Maliko 4 gazte hauen istorioa kondatuz, nahi nuen zerbait piztu kolegioko gazteen baitan, gogoeta bat"

_maliko_4_gazte_hauen_istorioa_kondatuz_nahi_nuen_zerbait_piztu_kolegioko_gazteen_baitan_gogoeta_bat_

MP3 jaitsi

IKAS pedagogia zentroak argitaraturik "MUGA GUZIEN GAINETIK", kolegioko ikasleei zuzendua zaien liburua idatzi du Xalbat Itzainak.

Lau gazte Bamakotik abiatuta Europako bidean, hau da Xalbat Itzainaren liburuaren hastapena.

Horren aipamena egiten dugu aldi honetako kronikan.

2022ko Martxoaren 23a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2022 03 22

adi_2022_03_22

MP3 jaitsi

El Dominiko eta Ehun Puten Orkestra, Zetak, Niña Coyote eta Chico Tornado, Lamiak, Arcade Fire, Eesah Yasuke, Weezer, Sonic Youth, The Black Keys, Sidi Wacho, Parjure, Stengah.

2022ko Martxoaren 23a

KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

"Belfast filmarekin kasik lokartu naiz, eta zinegelan zurrunga batzu entzun ditut"

_belfast_filmarekin_kasik_lokartu_naiz_eta_zinegelan_zurrunga_batzu_entzun_ditut_

MP3 jaitsi

Otxanda Larzabal Idiartek bi film ingles aipatu dizkigu.

  • Belfast filma estetikoa izanik ere, aspertu da Otxanda.
  • Ali eta Ava aldiz gustukoa izan du, bi pertsona desberdinen arteko topaketa ederra.

2022ko Martxoaren 23a

BERRIAK

Aho Zakil Konekxion taldeak bere lehen diskoa atera du

aho_zakil_konekxion_taldeak_bere_lehen_diskoa_atera_du

MP3 jaitsi

Kontzertuan ikusiak dituzue menturaz, bainan oraikoan, beren lehen diskoa grabatu berri dute Aho Zakil Konekxion taldekoek.

Diskoa atera berria, aurkezpen ofiziala ostiral honetan, martxoaren 25ean eginen dute Saran, Goroldio eta Kamuts taldeekin batera, Sarako Gaztetxeak antolatu kontzertuan. Esperientzia berria kondatu diote Olatz Idoateri.

2022ko Martxoaren 23a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016