BERRIAK

Itsasuko Gaueskolaren azkena

Itsasuko_Gaueskolaren_azkena

MP3 jaitsi

Frantziako iraultzaren ondorioak aipatzen dizkigute asteh untan Itsasuko AEK-ko ikasleek.

2018ko Ekainaren 25a

KRONIKAK | ZAZUKERIAK

Munduko kopa, Lotoa 2 aldiz eta Badass Amatxi

Munduko_kopa__Lotoa_2_aldiz_eta_Badass_Amatxi

MP3 jaitsi

Zangobaloia, dirua, hil kutxa bat eta animaleekin uztan gaitu aste huntan Panpi Merkapidek bere Zazukerietan.

2018ko Ekainaren 25a

BERRIAK

Uda euskara hobetzeko

Uda_euskara_hobetzeko

MP3 jaitsi

Aek-k uda huntan proposatuko ditu ikastaldiak, euskara ikasteko edo maila hobetzeko.
Graxi Hirigaray Aek-ko arduradunak erranen dauku zoin diren udako eskaintzak.

2018ko Ekainaren 25a

KRONIKAK | LURRALDE EREMUAK

Miarritzeko uztaila

Miarritzeko_uztaila

MP3 jaitsi

Viviane Itrhursarryrekin Miarritzeko berriak hartzen ditu Panpi Merkapidek eta hiriaren uztaileko egitarau betea aurkezten digu Miarriztarrak.

2018ko Ekainaren 25a

EMANKIZUNAK | IXO!

Ixo! - Torheit

Ixo!_-_Torheit

MP3 jaitsi

Ixo!ren azkena ospatzen dugu aste huntan Suhuskuneko Torheit metal taldearekin! Josu Guillen ere hor zen bere kronikak ederki burutzeko!

2018ko Ekainaren 22a

BERRIAK

Etorkinekin afari partekatua larunbatean

Etorkinekin_afari_partekatua_larunbatean

MP3 jaitsi

Migranteen egoera egunez egun latzago bilakatzen ari, bai Europan bai ere munduan zehar. Estatuen uzkurtze eta populismo fenomeno horri aurre egiteko elkartasuna deituko da larunbat huntan Baionan, Etorkinekin kolektiboak afari partekatu bat antolatzen du, tokiko etorkinekin trukatzeko parada emanez.
Lilianne Hirigoyen kolketiboko kidea entzuten dugu, eta Amaia Fontang ondotik:

2018ko Ekainaren 22a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016