EMANKIZUNAK | IXO!

Ixo! - Musikatxiloaldia

Ixo!_-_Musikatxiloaldia

MP3 jaitsi

Asteburu huntan iraganen da Musikatxiloaldia, Ixo! Emankizunaren desafioa. 48 orenez parte hartzaileek kantu original bat sortu eta grabatu beharko dute.
Ixo! Emankizunean gombidatu ditugu bi partaide, David Ondars eta Allande Etxeberri, beren prestaketa aipatzeko. Gainera, Josu Guillen hor zen ere bere ikuspundua emaiteko lehiaketa horri buruz!

2018ko Urtarrilaren 26a

BERRIAK

Arkentinatik euskara ikasia

Arkentinatik_euskara_ikasia

MP3 jaitsi

Hitz eta Putz saioan errezebitu ginuen Ines Olazabal Arkentinan bizi den euskalduna.
Ipar Euskal Herrirat jin da aurten, 2. Aldia du Euskal Herrirat etortzeko parada duela.
2011an hasi zen euskara ikasten, Inesek erran dauku zergatik desmartxa hori egin zuen.

2018ko Urtarrilaren 26a

KRONIKAK | KULTURA

Zinema Handia

Zinema_Handia

MP3 jaitsi

Handia filma atera da! Panpi Merkapiderekin aipatzen digu Anaiz Aguirre Olhagaraiek.

2018ko Urtarrilaren 26a

KRONIKAK | ZAZUKERIAK

Errota, Elurra eta Xixariak

Errota__Elurra_eta_Xixariak

MP3 jaitsi

Handballarekin hasten ditugu aste huntan Zazukeriak. Ondotik auto eta janari istorioak...

2018ko Urtarrilaren 26a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2020

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016