BERRIAK

Liburuak berpiztu

Liburuak_berpiztu

MP3 jaitsi

2. eskuko liburu azoka bat proposatuko du Kanboko Mediatekak, heldu den ostiral eta larunbatean. Martxoaren 24ean arratsaldez, eta 25ean goizez.
Aines Haristoy liburuzainak erraiten dauku zergatik egiten diren holako salmentak liburutegietan :

2017ko Martxoaren 21a

KRONIKAK | LURRALDE EREMUAK

Errobi Kalakan

Errobi_Kalakan

MP3 jaitsi

Kalaka├▒o aipagai Berttolo Heguyrekin eta Errobiko beste berriak.

2017ko Martxoaren 21a

KRONIKAK | NIK DAKIDALA

Sarako biltzarra

Sarako_biltzarra

MP3 jaitsi

Sarako idazleen biltzarra antolatzeko sortu den elkarte berria aurkezten digu Henri Errandoanea permanentearekin.

2017ko Martxoaren 21a

BERRIAK

Baionak 24

Baionak_24

MP3 jaitsi

Errugbiarekin hasten giraaste huntan, Baionaren garaipenarekin larunbatean. Eta beste emaitz guztiak.

2017ko Martxoaren 20a

KRONIKAK | HAUR SAIOAK

Irratia Donibane Lohizuneko ikastolan

Irratia_Donibane_Lohizuneko_ikastolan

MP3 jaitsi

Donibane Lohizuneko ikastolako ikasleek eskeinitako emankizuna!

2017ko Martxoaren 20a

KRONIKAK | BARATZEGINTZA

Sua gure bazterretan

Sua_gure_bazterretan

MP3 jaitsi

Gabriel Durruty dugu entzuten aste huntan gure baratzegintza kronikan, Kattalin Indabururekin Kalakan.

2017ko Martxoaren 17a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2019

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016