BERRIAK

Bertso eskoletako txapeldun

Bertso_eskoletako_txapeldun

MP3 jaitsi

Gorka Pagonabarraga Bizkaitarrak eraman du EHko bertsolarien eskolarteko xapelketa Saran, larunbat huntan. Pleka trinketea bertsozalez betea zen. 13 bertsolari gaztek parte hartu dute.
Aner Peritz Zarauztarra da xapeldun ordea. Lehen seietan sailkatu dira Irati Alcantarilla Urruñarra eta Elixabet Etxandi Izpurarra.

2018ko Ekainaren 12a

BERRIAK

Seaska hustea hazparneko ikastolan

Seaska_hustea_hazparneko_ikastolan

MP3 jaitsi

Aurten ere Hazparneko Ezkia ikastolak hitz ordua emaiten dauku igandean, ikastolan iraganen den seaska hustearentzat, Maider Duguine antolatzaileak erraiten daukun bezala.

2018ko Ekainaren 12a

BERRIAK

Izen berri bat Baionako kolegioarentzat

Izen_berri_bat_Baionako_kolegioarentzat

MP3 jaitsi

Seaskaren Baionako kolegioak badu izen berria. Bernat Etxepare kolegioa deitzen genuena hemendik landa Estitxu Robles izanen da. Mañolo Espelet da kolegioko zuzendaria, harekin mintzatu da Ihintza Arrieta.

2018ko Ekainaren 12a

KRONIKAK | ZE LAN

So'Izu, nola egin?

SoIzu__nola_egin?

MP3 jaitsi

Maialen Maritxelarrekin segitzen dugu aste huntan Ze Lan kronika,beti bere So'Izu izeneko tailerran.

2018ko Ekainaren 12a

BERRIAK

Basusarri Arrangoitzek aintzina segitzen du

Basusarri_Arrangoitzek_aintzina_segitzen_du

MP3 jaitsi

Lapurtarrak finalerdietara sailkatu dira, Marcillac-en aurka. Eta beste emaitza guztiak.

2018ko Ekainaren 11a

BERRIAK

Euskaraz alai Dukontenian

Euskaraz_alai_Dukontenian

MP3 jaitsi

Euskaralai euskararen aldeko besta antolatzen du Begiraleak elkarteak, Donibane Lohitzuneko Dukontenia parkean. Heldu den igandean ekainaren 10ean egun osoan.
Egitaraua aipatuko dauku Xabi Soubelet elkarteko lehendakariak, eta lehenik zergatik sortu zuten besta hau.

2018ko Ekainaren 08a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016