BERRIKETARIAK | AZKAINE

Otsailaren 21eko Azkaingo berriak

otsailaren_21eko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2022ko Otsailaren 21a

BERRIKETARIAK | ITSASU

Otsailaren 21eko Itsasuko berriak

otsailaren_21eko_itsasuko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenetan 8:45ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2022ko Otsailaren 21a

BERRIAK

Xareko pilotariak Hazparnen dira aste guzian

xareko_pilotariak_hazparnen_dira_aste_guzian

MP3 jaitsi

Iparraldeko Batzordeko txapelketa bukatu berria, Xareko pilotariek, Mastersarekin segitzen dute joan den igandetik heldu den larunbata arte (otsailak 13tik 19ra).

Iaz, osasun neurriak zirela eta, ez zuten antolatu ahal izan, baina Hazparneko Noizbait elkartekoek ez du huts egin aurten. Aste honetan, Xareko 18 pilotari hoberenak lehiatzen dira Berria trinketean egun guziz. Mikel Funosas, pilotari eta antolatzailearekin mintzatu da Olatz Idoate.

Pilotariak, 3 bikoteko 3 multzoetan banatuak dira. Astean zehar urririk dira, haatik ostiraleko finalerdi eta Larunbateko finalendako sartzea ordaindu beharko da.

2022ko Otsailaren 18a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Otsailaren 18ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

otsailaren_18ko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2022ko Otsailaren 18a

BERRIAK

Donibane Lohizune prest Mauleren kontrako derbi zailarentzat

donibane_lohizune_prest_mauleren_kontrako_derbi_zailarentzat

MP3 jaitsi

Errugbian, Donibane Lohizuneko taldea federal 1 mailan ari da eta asteburu honetan derbia etxean jokatuko du Maulekojokolarien aurka. Iban Hiriart-Urruty, talde lapurtarraren kapitaina da. Xabi Carricart-ek berekin sasoinari begira pundu bat egin du. Besteak beste, ukan duten pasarte zaila, taldearen helburua eta asteburu huntako derbia.

Asteburu huntako partida igandean izanen da, arratsaldeko 3eta erditan, Mauleko taldearen aurka. Zuzenean segitzen ahalko duzue, Euskal Irratietan.


2022ko Otsailaren 18a

KRONIKAK
IKAS | PEDAGOGIA

Elise Dileten hilabeteko liburu hautuak

elise_dileten_hilabeteko_liburu_hautuak

MP3 jaitsi

TOTOTOTO haur liburua eta Izurdeen Aurreko Bizitza liburua aurkeztuko dauzkigu gaur, IKAS pedagogia zentroko Elise Diletek bere kronikan.

2022ko Otsailaren 18a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016