BERRIAK

Etxepareko antzerkilariak Ero?

Etxepareko_antzerkilariak_Ero?

MP3 jaitsi

Baionako Etxepare lizeoko 13 ikaslek segitzen dituzte Arantxa Hirigoienek animatu antzerki tailerrak.
Aurten landu duten " Ero ? " deitu antzerkia aurkeztuko dute maiatzaren 31an ostegunez gaueko 8eta erditan Glain elkartetxean Baionan.
Antzerkilariek erran daukute noiz egiten dituzten errepikaldiak.

2018ko Maiatzaren 29a

KRONIKAK | LURRALDE EREMUAK

Miarritze konektatua

Miarritze_konektatua

MP3 jaitsi

Viviane Ithursarryk aurkezten digu Miarritzeko Webgune berria, optimisatua eta herritarrei begira. Eta beti bezala herriaren beste berriak ere emaiten dizkigu.

2018ko Maiatzaren 29a

BERRIAK

Ezpeletako karrika agerraldien besta

Ezpeletako_karrika_agerraldien_besta

MP3 jaitsi

Karrikako ikusgarrien denboraldia abiatzen da, PinPulka elkartekoek hitz ordua emaiten digute Ezpeletan larunbat arratsalde huntan, Panpi Mercapide mintzatu da Patxi Bellyrekin.

2018ko Maiatzaren 29a

BERRIAK

Donibane Lohitzunek xantza guziak baditu itzuliko partida aintzin

Donibane_Lohitzunek_xantza_guziak_baditu_itzuliko_partida_aintzin

MP3 jaitsi

Federal 1ean, final laurdenetan joaneko partida 4 punduz galdu du. Eta beste emaitza guztiak!

2018ko Maiatzaren 28a

EMANKIZUNAK | IXO!

Geixo - Brah Brah

Geixo_-_Brah_Brah

MP3 jaitsi

Punk Hardcore inguruko musika sustatzeko sortu zuten Brah Brah kolektiboa. Gaur horren inguruan egoiten gira Txomin eta Patekin eta ekainaren 8ko gaualdia aipatzen dugu ere!
Brah!!

2018ko Maiatzaren 25a

BERRIAK

Miarritzeko urte eroak

Miarritzeko_urte_eroak

MP3 jaitsi

Lehengo Miarritze edo "Biarritz les années folles" ekitaldia iraganen da heldu den asteko ostegunetik iganderat.
Ostiral arrats huntan aldiz lehen mintzaldia proposatzen da, Biarritzeko Errusiarretaz, San Josepe elizako apez etxean 7etan.
Serge Isteque antolatzaileak aipatu dauku aurtengo edizioa.

2018ko Maiatzaren 25a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016