KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

Otxanda Larzabal Idiarten film hautuak

otxanda_larzabal_idiarten_film_hautuak

MP3 jaitsi

Aldi honetan, Ouistreham, Licorize Pizza eta Los Lobos filmak aipatu dizkigu, azken honentzat bihotzkada handiago batekin.

2022ko Otsailaren 08a

BERRIAK

"Maite dut inprobisatzea, ideiak botatzea eta publikoa irriaraztea"

_maite_dut_inprobisatzea_ideiak_botatzea_eta_publikoa_irriaraztea_

MP3 jaitsi

"Haizea Dator" bertso ekimenak, Baionan egin zuen geldialdia joan den ostiralean. Baionako Biltxoko elkarte berrian, biharko bertsolariak entzuteko parada izan zuten zaleek.

Hitzetik Hortzera Euskal Telebistako saioaren kameren aintzinean, Patxi Hiriart, Josu Txoperena, Irantzu Idoate, eta, lehen aldiz oholtza gainean, Oihan Perez, Xanti Lacroix Etxeberria, eta Aiantze Lannes Butron bertsolariak agertu ziren. Aintzin dasta gisa Oihana ikastolakoek ere bertsu zonbait eman zituzten. Olatz Idoate lankideak bere mikroa luzatu zien, baina lehenik, lehen aldikiz publikoaren aintzinean ari izan ziren hiruei.

2022ko Otsailaren 08a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Otsailaren 7ko Azkaingo berriak

otsailaren_7ko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2022ko Otsailaren 07a

BERRIKETARIAK | ITSASU

Otsailaren 7ko Itsasuko berriak

otsailaren_7ko_itsasuko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenetan 8:45ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2022ko Otsailaren 07a

KRONIKAK
JULEN JAUREGI | NATURA

Ardanabia bazterrean abereen aztarnei begira

ardanabia_bazterrean_abereen_aztarnei_begira

MP3 jaitsi

Ardanabia bazterrean, Urketa eta Beskoitze arteko Eihera zahar baten ondoan elkartu dira Olatz Idoate eta Julen Jauregi kronikaria.

Abere ainitz pasatzen da hortik, baina usaian aipatzen ez diren espeziak aipatu dituzte aldi honetan. Musteridoak, lepazuriak edota lepahoriak izen berri zonbait ikasi ditu Olatz Idoatek gure kronikariarekin.


2022ko Otsailaren 04a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Otsailaren 4ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

otsailaren_4ko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2022ko Otsailaren 04a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016