EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2018 04 17

Adi_2018_04_17

MP3 jaitsi

Daudane, Harresian Zulo, Altxatu, Passepartout, Wye OAK, Arms and Sleepers, Please Madame, La Pegatina, Mouse on Mars, Pirat's Sound Sistema, The Dali Thunderring Concept, After Burner.

2018ko Apirilaren 18a

KRONIKAK | ZE LAN

Mizel Sarratia Pompiers Solidaires-ekin Perun gaindi ibili da

Mizel_Sarratia_Pompiers_Solidaires-ekin_Perun_gaindi_ibili_da

MP3 jaitsi

Bere laguntza, "Pompiers Solidaires" elkarteari ahal duelarik ekartzen du Uztariztarrak. Martxoan, Perun gaindi ibili dira beren laguntza ekartzeko, pertsona elbarrituen erreabilitatzen laguntzeko Campoy-ko komunitatean, Liman. Han egin duena aipatu dauku.
https://www.facebook.com/PompiersSolidaires.EHBearn
http://www.pompiers-solidaires.org/projects/perou-handicap-campoy
(argazkitan: Mizel Sarratia eta Alexia Aranzueque-Regerat)

2018ko Apirilaren 18a

EMANKIZUNAK | IXO!

Ixo! - Gadafiste Brothers

Ixo!_-_Gadafiste_Brothers

MP3 jaitsi

Saif Al Naberi, Saif Al Laborari eta Saif Al Basurero genituen atzoko gomitak Gadafiste Brothers taldea Ixo! Emankizunean aurkezteko. Beren ispiritua ekarri dute ere eta mosh emankizun bat sortu dute! Horrez gain Josu Guillenek musika munduko anekdotak ederrak kondatu dizkigu...

2018ko Apirilaren 13a

BERRIAK

Larralde-Iturbe edo Elgart-Zubiat?

Larralde-Iturbe_edo_Elgart-Zubiat?

MP3 jaitsi

Pilotan, esku huska, berezkoen xapelketak, ostiral huntan jakinen du zer bikotek osatuko dituzten finalerdiak.
Etxegarai-Bilbao, Waltary-Gixandut eta Intxauspe-Ducassou jadanik sailkatuak dira, laugarren parea, Larralde-Iturbe eta Elgart-Zubiaten arteko irabazlea izanen da. Partida ostiral arats huntan, Arrangoitzeko 19.30etatik goiti eta Olatz Idoate lankidea protagonista batekin mintzatu da, Ion Iturbe-rekin, lehen xapelketa du pilotari hoberekin.

2018ko Apirilaren 13a

BERRIAK

Apirileko kontzertuak goxoki

Apirileko_kontzertuak_goxoki

MP3 jaitsi

Itsasuko Goxoki gaztetxeak gaualdi bat antolatzen du ostiral arrats huntan bere egoitzan. Bertan 3 talde ikusgai izanen dira eta Amaia eta Josuk, gaztetxeko kideek, gaualdia aurkezten digute. Amaiak digu esplikatzen zergaitik apirileko gaualdi hori antolatu duten.

2018ko Apirilaren 13a

KRONIKAK | KULTURA

Helduak lo, haurrak lolo

Helduak_lo__haurrak_lolo

MP3 jaitsi

Aste huntan Joseba Aurkenerenak haurrekin erabiltzen diren hitzak, eta bereziki onomatopeak aurkezten dizkigu.

2018ko Apirilaren 13a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016