BERRIAK

2. aldikotz Hiruka'ntuz

2._aldikotz_Hirukantuz

MP3 jaitsi

Hiruka’ntuz 2. kantu bazkaria antolatzen dute aurten ere Senpereko Iñarria baserrian, Ibarrunen. Larunbatez apirilaren 14ean iraganen den ekitaldia aipatu digute Pierre Bastres eta Jakes Erramuzpe antolatzaileek.

2018ko Apirilaren 06a

BERRIAK

Zaharberritu Egurrezkoa

Zaharberritu_Egurrezkoa

MP3 jaitsi

Egurrezkoa elkarteak ZIburu eta Donibane Lohitzuneko zurezko barku zaharrak konpontzen ditu orain duela 12 urte. Itsasontzi hauen jabeak dira elkartzen eraikinen arraberritzeko. Apirilaren 7tik goiti auzo-lan bat abiatuko dute. Herritar guziak gomitatuak dira esku ukaldi bat emaitera 60 urte dituzten untziak zaharberritzera.
Marga Forestier mintzatu da Peio Echeverria Egurrezkoa elkarteko presidente ordearekin eta Béatrice Elizalde elkarteko kidearekin.

2018ko Apirilaren 05a

KRONIKAK | BARATZEGINTZA

Zuhaitzen mozteko maneraz

Zuhaitzen_mozteko_maneraz

MP3 jaitsi

Zuhaitzak ez ditugu nolanahi mozten baina gauzak aldatu dira urteetan zehar, Gabriel Durrutyk erraiten digun bezala.

2018ko Apirilaren 05a

KRONIKAK | ZE LAN

Mezenas Go !

Mezenas_Go_!

MP3 jaitsi

Patxi Bellyk bere mikroenpresa aurkezten digu aste huntan Ze Lan kronikan.
http://mezenasgo.eu/harrera-2
https://www.facebook.com/mezenasgo

2018ko Apirilaren 04a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2018 04 03

Adi_2018_04_03

MP3 jaitsi

Markos Untzeta, Morau, Gatom, Horzdun, Emir Kusturica & No Smokin Orchestra, Eels, Sons Of Kemet, Swingrowers, Cut Chemist, Underoath, Rogue Alf.

2018ko Apirilaren 04a

BERRIAK

Korrontzi Dantzan Saran datorren larunbatean

Korrontzi_Dantzan_Saran_datorren_larunbatean

MP3 jaitsi

Saran "Korrontzi Dantzan" ikusgarria proposatzen dute Olhain ikastolaren 40. urte mugakari. Apirilaren 7an, arratseko 8etan, kiroldegian. Herriko dantza taldeak eta burasoek parte hartzen dute ere ikusgarrian.
Horietan da Pantxika Paterne, buraso eta dantzari "7ak bat" dantza taldean. Ikusgarri hunen zergatia aipatu dauku:
https://www.facebook.com/events/2027390484201020

2018ko Apirilaren 04a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016