BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Abenduaren 17ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

abenduaren_17ko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2021eko Abenduaren 17a

BERRIAK

Olentzero Hiriburun izango da larunbatean

olentzero_hiriburun_izango_da_larunbatean

MP3 jaitsi

Leinua eta Ametza ikastolarekin batera, Uhaina Hiriburuko kultura elkarteak Olentzero gomitatzen du larunbat goizean Hiriburura.

Thomas Brillaxis eta Kattin Dassans kideek xehetasunak eman dizkigute goizaldeaz.

2021eko Abenduaren 17a

BERRIAK

Mizanbu gaztetxeak 20 urte beteko ditu

mizanbu_gaztetxeak_20_urte_beteko_ditu

MP3 jaitsi

Abenduaren 18an larunbatean Biarritzeko Mizanbu gaztetxeak bere 20 garren urtebetetzea ospatuko du. Renaud Davant lehendakariarekin egon da Kriztof Arotzarena.

Kontzertuak arratseko 8etatik goiti eta sartzea 5 eurotan.


2021eko Abenduaren 17a

BERRIAK

Baiona eta Angelu arteko futbol derbi garrantzitsua

baiona_eta_angelu_arteko_futbol_derbi_garrantzitsua

MP3 jaitsi

Futbolean Aviron - Genêts Ipar Euskal Herriari doakion maila goreneko derbia izango da larunbat honetan. Frantziako National 3 mailan ari dira; sailkapenean 4garren eta 5garren dira, puntutze berarekin.

Joan den larunbatean iragan behar zen partida, baina uholdeek gibelarazi dute. Abenduaren 18an beraz Baionak du Angelu errezebituko, atsaldeko 6 orenetan.

Genêts taldeko Xan Harluxetekin mintzatu da Kriztof Arotzarena.

2021eko Abenduaren 17a

BERRIAK

Olentzero kantuz, jalgi hadi Baionararen kantuak sarean

olentzero_kantuz_jalgi_hadi_baionararen_kantuak_sarean

MP3 jaitsi

2016an, Olentzeroren Lagunak elkarteak "Olentzero kantuz, jalgi hadi Baionara" kontzertua antolatu zuen. Baionako 12 ikastetxe, 3 abesbatza eta Iruñea eta Noaingo dantzari et kantariekin.

Aurten kantu guzi horiek interneten linean zabaldu dituzte.

Aitzol Salaberria eta Maritxu Leizagoyen elkarteko kideekin solastatu da Panpi Mercapide.

2021eko Abenduaren 17a

BERRIAK

Gazteen arteko finala Xarean

gazteen_arteko_finala_xarean

MP3 jaitsi

Pilotan Xarean, ez da sekulan ikusi finala hain gazterik azken hamarkada honetan.

Alde batetik Hazparneko Jon Larronde eta Oihan Borteiru, bestetik, Hardoitarrak elkarteko Eneko De Paredes eta Bixente Etchebest. Larunbat atsalde honetan 5etan, abenduak 18, 5 finala ezberdin ikusgai Arrangoitzeko trinketean. Eneko de Paredes-ekin hitz egin du Xabi Carrikartek.

Hazparneko Jon Larrondekin ere hitz egin dugu

Partida berezia izangoda hazpandarrarentzat ere.

MP3 jaitsi

2021eko Abenduaren 17a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016